Kirola

Erremonte txapelketa


Binakako Orona Fundazioa Txapelketa

Uterga eta Azpirozek lortu dituzte lehenengo lau puntuak

40-38 irabazi diete Juanenea eta Endikari partidu berdindu eta ikusgarri batean

Utergak garaipenarekin hasi du txapelaren defentsa.
Utergak garaipenarekin hasi du txapelaren defentsa. Maialen Andres

Iñigo Goñi -

2018ko azaroak 9

Binakako Orona Fundazioa Txapelketa ezin hobeto hasi da. Emozioa, joku ona eta ikusgarritasuna izan zuen partidu batean, Uterga eta Azpirozek 40-38 garaitu zituzten Juanenea eta Endika. Garaileek txapelketako lehendabiziko lau puntuak lortu dituzte eta nahiz eta galdu Juanenea eta Endikak bi punturekin amaitu zuten lehenengo partidua.

Hala ere urdinek 32-36 agintzen zuten markagailuan, baina Utergaren momenturik hoberena aprobetxatuz, gorriak 37-36 aurreratu ziren, eta berriz 37-38 galtzen jarri eta gero azken hiru tantoak erreskadan egin zituzten. Juanenea izan zen ordura arte erremontistarik hoberena, baina azken bi pilotak galdu zituen errestoan eta kanpora botaz aken pilotakada.

Partidua ederra izan zen, azkarra eta arrisku askorik hartu ez arren, bikoteek ederki aritu ziren defentsan. Juanenea eta Uterga aurrelariak izan ziren protagonista nagusiak 19 eta 22 tantorekin amaituz. Atzelariak ere ongi aritu ziren eta Azpirozek huts gutxiago egin zuen Endikak baino.

Urdinak aurretik joan ziren gehiagotan eta zortzi berdinketa ere egon ziren. Amaieran ez zuten errematatzen jakin eta garaipena gorrien esku geratu zen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna