Migrazioa

Asiloa ukatuko die Trumpek muga "baimenik gabe" igarotzen dutenei

Giza eskubideen ekintzaileek salatu dute Trump Etxe Zurira heldu zenetik muga igaro duten migratzaileetako asko atxilotu egin dituztela.

Marineak AEBetako mugako hesia indartzen, San Diegon, Kalifornian. /
Marineak AEBetako mugako hesia indartzen, San Diegon, Kalifornian. / Alexandra Mendoza/EFE

Arantxa Elizegi Egilegor -

2018ko azaroak 9

Donald Trump presidenteak neurria berretsitakoan, muga gune baimenduetatik igarotzen duten migratzaileek soilik eskatu ahal izango dute asiloa. Alegia, AEBetan babesa lortzeko aukerak ezerezean utziko dituela Washingtonek, noiz eta Hondurastik abiatutako milaka migratzaileak mugara heltzeko egun gutxi batzuk geratzen direnean.

Neurriak ez du izango atzerako eraginik; beraz, ez die eragingo orain arte herrialdean sartu diren etorkinei. Ordea, giza eskubideen aldeko ekintzaileek salatu dute, aurreko gobernuekin ez bezala, segurtasun indarrek atxilo hartu dituztela Trump Etxe Zurira heldu zenetik muga zeharkatu duten migratzaileak, eta hainbat hilabetez giltzapean eduki.

Giza eskubideen aldeko erakundeek iragarri dute auzitara joko dutela, neurria bertan behera utzi edo hura indarrean sartzea atzeratu ahal izateko. Hori bera egin zuten 2017an zenbait herrialde musulmanetako herritarrei AEBetan sartzeko debekuarekin ere. Kasu hartan, Goreneraino jo behar izan zuen estatuburuak neurriak indarrean sartu ahal izateko. 

Aldiz, AEBetako presidentearen arabera, "kanporatzea saihesteko" eskatzen dute migratzaile askok asiloa. Izan ere, ohikoa da asiloari buruzko erabakia hartu bitartean migratzailea AEBetan bizi ahal izatea, besteak beste, guztiak preso izateko tokirik ez dutelako atxilotze guneetan. Dena den, horiek ere handitu egin nahi ditu Washingtonek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna