Igandean BERRIA-n

Iñigo Uzin Mondragon taldeko presidenteari eginiko elkarrizketa argitaratuko du BERRIAk igandean

 

Berria -

2018ko azaroak 9

Mondragon taldeak kongresua egingo du datorren asteazkenean, Donostian. Fagor Etxetresnen porrotaren lezioa ez da alferrik izan, eta azken bi urteetan onartutako mandamendu berriei —autoexijentzia eta ardura partekatua— beste bat gehituko diete: irabaziak kooperatibisten artean banatzeko gutxieneko sendotasun finantzarioa. Iñigo Uzin Mondragon taldeko presidenteak erabakiaren zergatiei buruz, taldearen egoeraz eta aurreikuspen ekonomikoez mintzatu da, besteak beste, Xabier Martin BERRIAko kazetariarekin.

Hona igandean argitaratuko den elkarrizketatik hartutako esan batzuk:

- "Kooperatiba batek ezin du beti besteen laguntzen zain egon. Ezin da eutsi besterik gabe; zerbait berria egin behar da iraunkortasuna lortzeko, eraldatu egin behar da".

- "Gutxi falta da Eroskik berregituraketa egiteko bankuekin; ez dago arrazoirik akordiorik ez egoteko".

- "Dirua oso beldurtia dela badakigu. Baina AEBetan ekonomia ondo doa, eta munduko ekonomia ondo joateko aurrena hark joan behar du ondo. Krisiaren beldur izateko motibo handirik ez dute erakusten zenbakiek, baina zer dator? Inork ez daki seguru".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna