tortura

Tortura ikertzen jarraitzeko eskatu die Foro Sozialak Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari

Foro Sozial Iraunkorrak mahai-inguru bat antolatu du Donostiako Emakumeen Etxean, Nik sinisten dizut: emakume torturatuen egia izenburupean. Bertan, jasandako torturen testigantza azaldu dute Kristina Getek, Leire Gallastegik eta Miren Azkaratek.

@LABsidikatua

Jon O. Urain -

2018ko azaroak 9

Foro Sozial Iraunkorraren izenean Nekane Altzelaik azaldu duenez, torturari buruzko txostena "guztiz esanguratsua" izan da "bizikidetzaren eraikuntza bidean", eta "ezinbesteko" jo du ikerketa lan horrekin jarraitzea, "biktima bakoitzari eskaini eta ziurtatzeko dagokion egia jakiteko eskubidea". Era berean, Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari eskatu die jarrai dezatela "beharrezko baliabideak" jartzen txostenaren tankerako egitasmoak laguntzeko.

Laura Pego Kriminologiaren Euskal Institutuko ikertzaileak egin du sarrera, Jaurlaritzak eskatuta torturen inguruan eginiko ikerketa abiapuntu hartuta. Ikerketan jasotako 4.113 tortura kasuetatik 651 emakumeei egindakoak izan dira, eta 3.415 torturatutik 581 izan ziren emakumeak, hainbat herritarrek behin baino gehiagotan jasan zituztenez gero. Fernando Grande Marlaska Espainiako Barne ministroak esandako hitz batzuei erreferentzia egin die: "Egia soilik egia judiziala balitz, soilik lau emakumek jasan zuten tortura".

Zenbakiez harago joan da, ordea. Generoaren arabera tortura mota ezberdinak egon direla ondorioztatu du Pegok; haren hitzetan, "bultzakada gehiago, iletik tira egite gehiago, indarkeria sexual gehiago, umiliazio gehiago" egin zaizkie emakumeei. Umiliazio eta eraso sorta luzea zerrendatu du; besteak beste, "ukituak, biluzteak, bortxaketak".

Bestalde, salatu du emakumeak erabiliak izan direla gizonezkoak torturatzeko ere; horiek bortxatzearekin mehatxatuz, esaterako.

Pegok garrantzitsutzat jo du giza eskubideen urraketan genero ikuspegia izatea, egiaren bilaketa "egokiagoa" egin ahal izateko. Zer gertatzen da genero aldea ukatzen dugunean? biktimen parte bat alde batera uzteko arriskua dagoelako. Kaltetuen parte bat ikusezin bihurtzen ari garela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna