Nafarroako Ahal Dugu-ren bozetarako hautagaitza "integratzaile" eta "feminista" aurkeztu du Builek

Hezia hazia izenpean aurkeztu du haugaitza Ahal Dugu-ko parlamentari Mikel Builek. Ainhoa Aznarez Nafarroako Parlamentuko presidentea da bigarrena.

Mikel Buil eta Ainhoa Aznarez, artxiboko irudi batean./
Mikel Buil eta Ainhoa Aznarez, artxiboko irudi batean./ Idoia Zabaleta/FOKU

Ainhoa Larretxea Agirre -

2018ko azaroak 13

Azaroan egingo ditu Nafarroako Ahal Dugu-k foru hauteskundeetan zerrendaburu izateko hauteskunde primarioak. Mikel Buil parlamentariak urrian jakinarazi zuen bertan parte hartuko zuela, eta gaur aurkeztu du ofizialki zerrenda.

Podemos Crece-Hezia hazia izenpean Ahal Dugu "integratzaile" eta "feminista" egiteko hautagaitza aurkeztu duela nabarmendu du Builek. Aurkeztutako taldeak Nafarroaren "osotasuna" argi uzten duela nabarmendu du: "Sentsibilitate ezberdinetako pertsonak erakartzea lortu dugu, talde parlamentario egonkor eta zabal batean beharrezkoa" adierazi du.

Buil bera izango da hautagaitzako burua eta bigarren postuan dago Ainhoa Aznarez, parlamentuko presidentea. Lehen hamar hautagaietatik zazpi dira emakumezkoak. Aurkeztutako zerrendan Nafarroako "sentsibilitate linguistikoa" ordezkatua dagoela adierazi du Builek, eta konpromosio etiko bat sinatu duela datozen lau urteak "egonkorrak" izan daitezen.

Azaroaren 20 eta 25 artean egingo dute bozketa.