Kontsumo prezioen indizea

Inflazioak %2,2an jarraitu du urrian

Erregaiei garestiagoek eutsi diote prezioen hazkundeari.

Irune Lasa -

2018ko azaroak 14

KPI kontsumo prezioen indizeak urte arteko %2,2ko hazkundeari eutsi dio Hego Euskal Herrian urria honetan, eta beraz, inflazio datua bera da hirugarren hilabetez jarraian. Garraioaren sektorea izan da indizeari bere horretan gehien eutsi diena. Erregai garestiagoek, hain zuzen, orekatu egin dute argindar merkeagoak eta aisialdiko prezio txikiagoek zekarten beheranzko joera.

Irailetik urrira, eguraldi aldaketa areagotzearekin batera, jantzi eta oinetakoak garestitu dira gehien, %8 Nafarroan eta %13tik gora Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Herrialdeka, Nafarroak izan du inflazio tasa handiena joan den hilabetean, %2,5ekoa. Bizkaian eta Gipuzkoan %2,2koa da tasa, eta Araban %2an gelditu da.