'Brexit'-a aztergai 'Ekonominutuan'

2018ko azaroaren 15a
14:03
Entzun

Brexit-erako akordio bat adostu dute Europako Batasunak eta Theresa Mayk. Haren arabera, EBk eta Erresuma Batuak aduana batasun bat osatzen jarraituko dute, eta Irlandan merkatu komuneko arau batzuek indarrean jarraituko dute, Irlandako Errepublikaren eta Ipar Irlandaren artean pertsonen eta gaien zirkulazio librea ez oztopatzeko.

Albisteak, ordea, eztabaida gogortu du baretu baino gehiago. Zatiketa politikoa nabarmendu egin da Londresen. Hainbat ministrok ere dimisioa eman dute akordioarekin ados ez daudelako.

Baina, zergatik? Galdera horri erantzuten ahalegintzen dira Jon Fernandez eta Iker Aranburu aste honetako Ekonominutua-n.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.