Hiru zauritu Baionan gizon batek autoarekin Jaka Horien kontra egin ostean

Baionako Grand Basque gunean izan da gertakaria. Gizona atxilotu egin du Poliziak. Jaka Horiak, erregaiaren prezioaren igoerarengatik protestan, mobilizazioak egiten ari dira Lapurdiko errepideetan. Bideoa: albistearen barruan.

Jaka horidun protestariak Baionan, errepidea blokatzen.
Jaka horidun protestariak Baionan, errepidea blokatzen. Bob Edme.

Berria -

2018ko azaroak 17

Euskal Irratiek esan dutenez, Jaka Horien protestaren inguruan gertakaria izan da Baionako Grand Basque gunean. Gizon batek autoarekin blokatzearen aurka egin eta hiru lagun zauritu ditu. Horietatik bi ospitalean daude. Gizona atxilotu egin du Poliziak.

Frantziako Estatu osoan ari dira protestan hainbat herritar, jaka horiak jantzita, erregaiaren prezioaren igoera dela-eta. Euskal Herrian ere izan dira mobilizazioak. Lapurdin, esaterako, Baionan, Angelun eta Miarritzen elkartu dira, eta trafikoa oztopatu dute zenbait gunetan. Mugimendu "apolitikoa" dela esan dute parte hartzen ari direnek.

Laure Leuze da protestan aritu direnetako bat. Terapeuta da Angelun, eta ahala azaldu dio BERRIAri kalera irtetearen arrazoia: "Erregaiaren gaia gasolina depositua gaindiarazi duen tanta izan da. Zergek itotzen gaituzte. Bozkatzen ari diren lege guztiek egiten dute aseak garela. Denen geroa dago hor jokoan". Antzeko ildotik jo du Monica Ciancillak ere —idazkaria da Angelun—: “Ingurumena zaindu behar dela argi dut, baina egoera ez da hobetu erregaia zergapean ezarriz. Zergaitik ez dute zergapean ezartzen kerosenoa? Zergaitik beti gu gaituzte ezartzen zergapean? Gu, ttipiok?".

 

Frantzia hego-ekialdeko Pont-de-Beauvoisin herrian, hildako bat ere izan da. Jaka horiarekin protestan ari zen 50 bat urteko gizon bat zendu da, auto batek harrapatuta. Errepidea blokatua zen arren, aurrera egin eta manifestarien aurka jo du gidariak, antza. Atxilotu egin du Frantziako Poliziak.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna