Automobilgintza

Carlos Ghosn Nissan eta Renaulteko burua atxilotu du Japoniako Fiskaltzak

Enpresaburu ezagunari zerga iruzurra egitea leporatu diote. Nissanek esan du hilabeteetako barne ikerketak "jokaera maltzurreko ekintzak" agerrarazi dituela.

Carlos Ghosn Renaulteko presidentea da, eta Renault-Nissan-Mitsubishi aliantzaren burua.
Carlos Ghosn Renaulteko presidentea da, eta Renault-Nissan-Mitsubishi aliantzaren burua. ETIENNE LAURENT / EFE

Irune Lasa -

2018ko azaroak 19

Asiako eta Europako enpresabururik ezagunenetako bat da Carlos Ghosn, Renault automobilgintza konpainiako presidentea eta Renault-Nissan-Mitsubishi aliantzako burua. Libanoar jatorriko brasildarrak Frantzian egin du bere ibilbidearen zatirik handiena. Hantxe, Le Cost Killer (Kostu Hiltzailea) ezizena hartu zuen 90eko urteetan Renault atzera etekinetara itzularazi ei zuelako, eta, gero, Renaultek Nissan Japoniako konpainian partea hartu zuenean eta hura ere kiebratik ateratzea lortu omen zuelako Mr Fix it (Konpon Ezazu) deitu zioten. Joan den urteko apirilean utzi zuen Nissaneko presidentetza.

Hala ere, Ghosnek aulkia zuen Nissaneko administrazio kontseiluan. Eta handik berehala kendu nahi duela adierazi du Nissanek. Gaur azaldu duenez, konpainiak hilabeteak daramatza Ghosn ikertzen, eta haren "jokaera maltzurra" erakusten dituzten ekintzak atzeman ditu, hala nola, enpresaren ondasunak erabili dituela onura pertsonalerako.

Carlos Ghosn atxilotu egin dute gaur Tokion da, Japoniako Fiskaltzak eskatuta hara bertaratu eta galdekatua izan ostean. Fiskaltzak uste du Ghosnek egiaz irabazten zuena baino gutxiago aitortzen ziola bai Tokioko burtsari baita Japoniako Ogasunari ere, batez ere jasotzen zituen akzio bidezko ordainekin. Zenbait iturriren arabera, 5.000 milioi yeneko (38 milioi euro) iruzurra egin zuen bost urtean. Nissanek Yokohama duen egoitza ere miatu dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna