Atxikipenak

Aitatasun sarien gaineko PFEZa itzuliko du Bizkaiak

Amatasunen kasuan jarraitzen den prozedura bera erabiliko dute 2014az geroztikako atxikipenak itzultzeko.

jarraia159651.jpg
2018ko azaroaren 22a
17:58
Entzun

Ogasunen Kudeaketarako Erakundearen bileran eman die Bizkaiko Ogasunak erabakiaren berri Gipuzkoako eta Arabako ordezkariei. Haren datuen arabera, 2014 eta 2017 urteen artean 22.755 pertsonek jaso zuten aitatasun saria. Hala, laguntzak ematera bideratutako 32,4 milioi euroetatik 2,6 milioi jaso zituzten pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren bitartez.

Orain, Bizkaiko Ogasunak iragarri du, amatasun sariekin egin bezala, aitatasunen laguntzen kasuan ere itzuli egingo duela PFEZa. Horretarako aurrekoen prozedura bera jarraitu beharko dute eskatzaileek. Ogasunak aurreratu duenez, orotara 45 milioi euro inguruko kostua eragingo du aitatasun eta amatasun sarien gaineko atxikipenak itzultzeak.

Aurrez iragarri zuten hiru diputatuek amatasun sarien gaineko atxikipenak soilik itzuliko zituztela, eta horiek bakarrik 2014tik aurrera. Aldiz, aitatasunen kasuan 2018ko uztailetik aurrerakoetan —aitatasun laguntza berrian—. Oraingoz, Bizkaiak soilik aldatu du irizpidea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.