Albistea entzun

KRONOLOGIA. Castroren agintaldiaren mugarriak

 

Berria -

2006ko abuztuak 2
=bBizirik dagoen iraultza komunista=b =b1953.=b Moncada eta Carlos Manuel de Cespedes kuartelen kontrako erasoa zuzendu zuen Fidel Castrok. Fulgencio Batista diktadorearen kontrako estatu kolpeak huts egin zuen. Hamabost urteko kartzela zigorra ezarri zioten Castrori. =b1955.=b Castro kartzelatik atera eta erbesteratu egin zen Mexikon. Ernesto Guevara Che ezagutu zuen han eta iraultza prestatzen hasi ziren. =b1956.=b Granma ontzian uhartean sartu ziren. =b1958.=b Batista agintetik botatzeko, herritarren sostengua eskatu eta gerra aldarrikatu zuen Castrok. =b1959.=b Batistak herrialdetik alde egin zuen iraultzak irabazi ondoren. Habanan sartu zen Castro. =b1960.=b Kuba eta Sobiet Batasunak harreman diplomatikoak abiatu eta alor ekonomikoan eta militarrean hainbat akordio egin zituzten. Washingtonek bahimendua ezarri zuen. =b1961.=b AEBen eta Kubaren arteko harremanak hautsi ziren. Iraultzaren izaera sozialista aldarrikatu zuen Castrok. Bahia de Cochinosen sartu ziren erbesteratu kubatarrak. CIAk sostengua eman zien. Bi eguneko borroken ostean garaipena aldarrikatu zuen Castrok. =b1962.=b OEA Amerikako Estatuen Erakundetik kanporatu zuten Kuba. =b1975.=b Kubako Alderdi Komunistaren aurreneko kongresua egin zuten. Castrok idazkari nagusi kargua hartu zuen. =b1980.=b Peruko enbaxadan milaka kubatar babestu ziren. Marieleko portutik 130.000 kubatar atera ziren uhartetik. =b1991.=b Sobiet Batasuna desegin eta bertatik jasotzen zen laguntza eten egin zen. Bake Garaietarako Aldi Berezia ezarri eta murrizketak ezarri zituzten. =b1994.=b Kubatik ihes egin nahi zuten kubatarrak ez zituela geldiaraziko adierazi zuen Castrok. Ameriketako Estatu Batuetarako bidean 40.000 kubatar atera ziren. Habanak eta Washingtonek migrazio akordio bat sinatu zuten. =b1997.=b Kubako Alderdi Komunistaren bosgarren kongresua egin zuten. Raul Castro anaia bere ordezko izendatu zuen Fidelek. =b1998.=b Joan Paulo II.a Aita Santuak uhartea bisitatu zuen. =b2000.=b Castro Iberoamerikako goi bilerara joan zen Panamara. Luis Posadas Carriles zuzendutako disidente talde bat atxilotu zuten. Castroren kontra egitea leporatu zien Gobernuak. =b2003.=b Legebiltzarrak karguan berretsi zuen Castro. AEBentzat lanean ari zirela leporatuta, 75 disidente atxilotu eta kartzelatu zituzten. Europako Batasunarekiko harremanak okerrera egin zuten. =b2004.=b Habanak hainbat disidente askatu zituen. =b2006.=b Raul anaiari utzi dio agintea hesteetako odol isuria izan ondoren.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Eraldaketan eragile eta bidelaguna izatea da EMUN kooperatibaren asmoa, enpresa, erakunde eta gizarte eragileekin batera eraldaketarako bideak irekitzen laguntzea. Irudian, EMUN kooperatibako kide batzuk. ©EMUN

Norbera eraldatzea bestearengan eragiteko

Emun

Bezeroari hobeto erantzuteko eta emunkideak ahalduntzeko bere antolamendua eraldatzeko zereginean dihardu EMUN kooperatibak.

Be Veggie, Euskadiko jaialdi beganoa

Be Veggie, zure hitzordu beganoa

Ficoba

Ficoba fundazioak bultzatutako eta antolatutako Be Veggie jaialdi beganoaren hirugarren aldia abian da. Ohi bezala, Ficoban izango da, abenduaren 4tik 6ra, abenduko zubiarekin bat eginez.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.