Euskara

Erabilgarri dago adimen artifizialarekin garatutako 'Modela' itzultzaile automatikoa

Euskararen eta gaztelaniaren arteko itzulpen automatikoa egiteko tresna aurkeztu dute Elhuyarrek eta Mondragon Linguak. "Azkarra eta erabilerraza" dela adierazi dute, eta "kalitatezko" itzulpenak egiten dituela.

Karmele Uribesalgo Alzola

Karmele Uribesalgo Alzola -

2018ko azaroak 28

Euskararen morfologiak ezartzen zituen "mugak" gaindituta, Modela itzultzaile automatikoa aurkeztu dute Elhuyarrek eta MondragonLinguak, beste zenbait euskal enpresarekin garatu ostean. "Inoiz ikusi ez diren kalitateko itzulpenak eskaitzen ditu Modelak", adierazi dute tresnaren garatzaileek. Asmoa da euskara zabaltzea eta Euskal Herriko enpresen eleaniztasunean eragitea. Martxan dago jada www.modela.eus webgunean.

Sare Neuronaletako Itzulpen Automatikoa teknika erabili dute itzultzailea sortzeko. Beste hizkuntza batzuetan erabili izan da, eta euskarazko testuekin erabiltzeko modua aurkitu dute. Ane Ruiz de Zarate MondragonLinguako itzulpengintza zuzendariak adierazi du makina horrek ez dituela itzultzaile lanetan aritzen diren pertsonak ordezkatuko. "Hala ere, aurrerapen teknologikoei ezin diegu mugarik jarri", erantsi du.

Itziar Cortes Elhuyarreko itzulpengintzarako teknologien arduradunak adierazi du "mugarria" izan daitekeela. "Momentuz web aplikazioa da, baina askoz ere gehiago eman dezakeela uste dugu". Besteak beste, telefono mugikorretako aplikazioetan erabiltzea gustatuko litzaiekela azpimarratu du, baita osasun arloan eta administrazioan ere.

Erabiltzaile bakoitzak hilean 2.000 hitz itzultzeko aukera izango du, dohainik. Muga hori gaindituz gero, izena eman daiteke, eta kuota bat ordainduta, zabaldu egingo da hitz muga.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna