Ikerketa

Bihar jakinaraziko dituzte '#TxioTesia4' lehiaketako irabazleak

33 ikerlarik hartu dute parte tesiak sei txiotan aurkezteko lehiaketan; gehienak, doktoregaiak. Bihar egingo dute sari banatze ekitaldia Bilboko Bira kultur gunean (19:00).

'#Txiotesia4' lehiaketaren sari banaketa ekitaldiko kartela.
'#Txiotesia4' lehiaketaren sari banaketa ekitaldiko kartela. UEU.

Berria -

2018ko azaroak 28

Azaroaren 20an egin zuten #TxioTesia4 lehiaketa Twitter sare sozialean, eta bihar banatuko dituzte sariak. Funtsean, sinplea da lehiaketaren oinarria: "Azaldu zuren tesia sei txiotan". Hori nola egin, norberaren gaitasunaren araberakoa da, noski. Bi sari daude jokoan: "txiolari ulergarrienari" (500€) ematen zaiona bata, eta "txiolari originalenari" (300€) dagokiona bigarrena.

Bilboko Bira kultur gunean egingo duten ekitaldian jakinaraziko dute epaimahaiaren erabakia, bihar, 19:00etan. Aurtengo edizioan 33 lagunek hartu dute parte —18 emakumek eta 15 gizonek—; %36 doktoreak dira, eta doktoregaiak gainerakoak. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, jakintza eremu zabala biltzea lortu dute, arlo askotako tesiak azaldu baitituzte parte hartzaileek.

Horra aurten aurkeztutako txio-tesi batzuk:

Parte hartzaile guztien txio-kateak sarean daude ikusgai.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna