Xakea

Magnus Carlsenek munduko txapelari eutsi dio

3-0 irabazi dio Fabiano Caruanari Munduko Txapelketako finaleko kitarako partidetan.

Carlsen zutik, Caruanaren aurkako kitarako partidei ekin aurretik.
Carlsen zutik, Caruanaren aurkako kitarako partidei ekin aurretik. Facundo Agirrezabalaga / EFE

Imanol Magro Eizmendi -

2018ko azaroak 28

Magnus Carlsen 27 urteko Nazioarteko Maisu Handi norvegiarrak laugarrenez irabazi du munduko xake titulua, Londresen. Bera zen txapeldun aurretik, eta tituluari eutsi dio Fabiano Caruana estatubatuarraren aurkako finalean. Finaleko hamabi partidetan seina berdinduta bukatu ondoren —guztiak berdindu zituzten—, kitarako partida azkarrak —25 minutu zituen bakoitzak— jokatu dituzte gaur, eta Carlsenek 3-0 irabazi dio (9-6 guztira). Laugarren partida ez da jokatu.

Carlsenek, horrela, bost urte eta astebete darama txapeldun postuan. 2013an lortu zuen aurrenekoz tiulua, Viswanathan Anandi irabazita. Hurrengo finalean, Ananden aurka jokatu zuen berriz, eta, 2016koan, Sergei Kariakini nagusitu zitzaion. Ordukoan ere kitarako partidetan lortu zuen titulua. Hurrengo finala 2018an jokatuko du.