Abusuak salatu dituen gaztearen gurasoek ez dute baztertzen Gaztelueta salatzea

Semearen aurkako "etengabeko erasoak" egotzi dizkio Juan Cuatrecasasek ikastetxeari eta gogor gaitzetsi ditu bertako zuzendari Imanol Goiarrolak egindako adierazpenak. Zigortutako irakaslearen "errugabetasuna" defendatu du zuzendaritzak.

Juan Cuatrecasas, abusuak salatu dituen gaztearen aita, artxiboko argazki batean. /
Juan Cuatrecasas, abusuak salatu dituen gaztearen aita, artxiboko argazki batean. / Juanan Ruiz/Foku

Arantxa Elizegi Egilegor -

2018ko azaroak 30

Ikasle bati sexu abusuak egiteagatik Gazteluetako irakasle bati 11 urteko kartzela zigorra jarri izanari "bidegabekeria" iritzi zion atzo ikastetxeko zuzendari Imanol Goiarrolak. Prentsaurrean egindako agerraldian egin zituen adierazpenok Goiarrolak, eta baita salatu ere "babesgabe" sentitzen direla. Irakasle ohia eta ikaslea biltzen ziren bulegoa ikustera ere gonbidatu zituen kazetariak, akusazioaren bertsioa gezurtatu asmoz.

Goiarrolaren adierazpenak eta ikastetxeren jarrera gaitzetsi egin ditu Juan Cuatrecasasek, abusuak salatu dituen gaztearen aitak, eta ez du baztertu paitegietara jotzea. "Epaiak epaileek ematen dituzte, ez Gaztelueta ikastetxeak, ez fiskalak, eta ezta Goiarrola jaunak ere", adierazi du gaztearen aitak eta gogorarazi du 11 urteko zigorra ezarri diotela irakasleari: "Nahiz eta hura Gorenak berretsi behar duen, ez dira onargarriak biktimaren aurkako etengabeko erasoak".

Gazteak "arazo psikologikoak" zituela esan izana ere gogor gaitzetsi du Cuatrecasasek, eta erantzun inolako arazorik badu erasoen ondorioz izan dela. "Goiarrolak eta ikastetxeak erantzun egin beharko dute. Gauza bat da pazientzia edukitzea eta egoerari aurre egitea, eustea. Baina atzokoa azken kolpea izan zen. Gizarte osoak ikusi du nolakoak diren".

2008tik 2010era bitartean Gaztelueta ikastetxean sexu abusuak egin izana leporatuta epaitu zuten irakaslea joan den urrian. Gaztearen familiaren abokatuak hamar urteko eskaera egin zuen; larrigarriak onartuz gero, hamalaukoa. Azkenean 11 urteko zigorra ezarri zion epaitegiak, eta Gorenak azken erabakia hartu bitartean astero joan beharko du epaitegietara.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna