Kirola

Erremonte txapelketa


Binakako Orona Fundazioa Txapelketa

Ansa II eta Barrenetxea lehenengo postura igo dira sailkapenean

Uterga eta Azpiroz 25ean geratu ondoren puntua galdu dute sailkapenean eta bi bikoteek hamaikana puntu dituzte

Urrizak irabazi beharra du biharko partidua.
Urrizak irabazi beharra du biharko partidua. Maialen Andres

Iñigo Goñi Iradi -

2018ko azaroak 30

Ezustekoa gertatu zen ostegunean Galarretan eta ez Ansa II.ak eta Barrenetxea IV.ak irabazi zieteleako partidua Uterga eta Azpirozi, baizik eta emaitzarengatik. 25-40 hartu zituzten mendean gorriak eta beraz puntua galduarazi zieten sailkapenean.

Horren ondorioz bi bikoteek hamaikana puntu batu dituzte ligaxkaren sailkapenean jardunaldi baten faltan. Puntu sorta horrekin arazorik ez lukete behar sailkatzeko ez batak eta ez besteak, baina oraindik dena erabakitzeke dago.

Partiduak bi zati desberdin eduki zituen. lehenengoa berdindua eta bigarrena urdinak jaun eta jabe izan zirena. 13-10 joan ziren aureneko partean, baina hortik aurrera gorriak desagertu eta urdinak 40ra abiatu ziren ziztu bizian. 2 eta 15eko partzialarekin 15-25 aldegin zuten markagailuan. Abantaila handituz joan zen eta 25-36an gorrian punturik ez zutela galduko zirudien arren, azken lau tantoak erreskadan egin eta 25-40 gailendu ziren Ansa eta Barrenetxea.

Urnietako aurrelariak partidu bikaina jokatu zuen eta 21 tantorekin erremontistarik hoberena izan zen. Barrenetxeak ezin hobeto lagundu zuen eta gorrietan Utergak orain arteko partidurik kaxkarrena jokatu zuen. Azpirozek ezer gutxi egin ahal izan zuen aurkariaren indarraren aurrean. 

Bihar amaituko da laugarren jardunaldia

Ligaxka azken jardunaldiaren faltan geratuko da biharko bi norgehiagokak jokatu eta gero. Lehenengoan Urriza eta Larrañaga ariko dira Juanenea eta Endikaren kontra, bigarrengoan Ezkurra II eta Etxeberria III lehiatuko dira Matxin III eta Ionen aurka. 

Urdinek zazpina puntu dituzte eta irabazi ezkero hamaikana lau bikote egongo lirateke berdinduta. Hala ere hori ikusteko dago. Gorriek irabazi beharra dute kanporatua izatetik oso gertu geratu nahi ez baldin badute. Urriza eta Larrañagak sei puntu dituzte eta Ezkurra II eta Etxeberriak lau. Esan lau bikoteek partida bana irabzi dutela oraingoz txapelketan eta desberdintasuna galdutako partiduetan bildu dituzten puntuak dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna