Abbadia sariak

'Ahotsak.eus' webguneak jaso du Abbadia saria

"Euskarazko ahozko ondarea eta herri hizkera bildu eta zabaltzen" egindako lana goraipatu du Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olanok sari emate ekitaldian.

Abbadia sariak emateko ekitaldia, gaur, Donostian.
Abbadia sariak emateko ekitaldia, gaur, Donostian. Jon Urbe/Foku

Berria -

2018ko azaroak 30

Donostian egin dute ekitaldia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan. Bertan izan dira, Olanoz gain, Batzar Nagusietako lehendakari Eider Mendoza eta Gobernantza eta Komunikazio diputatu Imanol Lasa, Ahotsak.eus webguneko ordezkariekin batera. "Euskararen aberastasuna belaunaldi berriei transmititzearen" garrantzia nabarmendu du Olanok. "Hori lortzeko, hil ala bizikoa da ahozko ondarea bildu eta zabaltzea".

Arrate Rodriguez artistaren lan bat jaso dute Ahotsa.eus-eko kideek, sari gisa. Jone Miren Hernandez epaimahaiko buruak azaldu duenez, euskaldi guztien lekukotza jaso dute proiektuan, eta gizartearen esku jarri.

Duela 18 urte sortu zuten Ahotsak proiektua, ahozko ondarea jaso, berreskuratu eta zabaltzeko. Eibarren du egoitza, eta Badihardugu Deba Ibarreko Euskara Alkartia da haren bultzatzaile nagusia. Euskararen lurralde guztietako eta euskalki guztietako ahozko testigantzak biltzen egindako ahalegina goraipatu du batez ere epaimahaiak.

Giipzukoako Foru Aldundiak 1996an sortu zuen Anton Abbadia saria, euskararen alde lanean aritzen diren erakunde eta pertsonak saritzeko. Hura irabazi dutenen artean dira, besteak beste, Kike Amonarriz eta Ibon Sarasola.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna