Nafarroaren Eguna

Bularreko Minbiziaren Elkarteari eman diote urrezko domina

Lore eskaintza egin dute gobernuko ordezkariek Nafarroako errege-erreginen jauregia izandakoaren aurrean. Ekitaldian izan da Uxue Barkos lehendakaria ere.

Saray elkarteak jaso du Nafarroako Urrezko Domina. NAFARROAKO GOBERNUA
2018ko abenduaren 3a
07:14
Entzun

Gizartea hobetzeko egindako lana eskertzea izan ohi du helburu Nafarroako Gobernuak urtero eman ohi duen urrezko dominak. Aurten Saray Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkarteak jaso du saria, "lan eredugarria egiten dutelako bai elkartasunaren alorrean eta bai osasunarenean ere".

Uxue Barkos lehendakariak goraipatu egin du osasun langileek bularreko minbiziaren arloan egindako lana, bai eta duela 22 urte elkartearen sorrera ahalbidetu zutenena ere. "Nafarroako gizarteak eskertzen du elkarte honek sentimenduak kudeatzeko egiten duen ahalegina".

Aurrez, Nafarroako Erresuma omendu dute artxibategiaren aurrean. Lore eskaintza baliatu du Barkosek xenofobiaren gorakadari buruz ohartarazteko: "Europan eta Atlantikoaren beste aldean bizi duten uhin xenofoboa ez da arrotza gurean. Gure esku dago demokraziak eskaintzen dizkigun armak haren aurka borrokatzeko erabiltzea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.