Demografia

Euskal Herriko biztanleriaren bilakaera aztertu du Gaindegiak

1900. urtetik 2017ra arteko datuak bilduta, tarte horretan biztanlerian izandako aldaketa nagusiak aztertu dituzte.

Berria -

2018ko abenduak 4

1900. urtean, 1.091.000 biztanle zeuden Euskal Herrian; horietatik hiru laurden, landa eremuan. Gaur egungo datuak begiratuz gero, oso bestelakoa bihurtu da egoera mende baten ondoren. 3.140.000 biztanlerekin, inoizko biztanle kopururik handienera iritsi da Euskal Herria 2017an. Eta horien %17 baino ez daude landa eremuan, hiriguneetan metatu baitira gehienak.

Bilakaera hori ulertu nahian, datu eta mugarri nagusiak bideo batean bildu dituzte Gaindegiako kideek, mapekin lagunduta. Bi minutu pasako bideoan jaso dituzte 117 urteotako mugarri nagusiak. Tartean, I. eta II. Mundu Gerrek eta Espainiako Gerra Zibilak izandako eragina, industrializazioa, petrolioaren krisia eta etorkin fluxu berriak aztertu dituzte, besteak beste.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna