Enpresak

Eguesibarreko fabrika itxiko du Cabelte-Incasak

Kable elektrikoaren ekoizpena Nafarroatik Portugalera eramango du enpresak.

Cabelte-Incasako langileak
Cabelte-Incasako langileak ELA

Iker Aranburu -

2018ko abenduak 5

ELAk emandako informazioaren arabera, gaur jakinarazi du zuzendaritzak Eguesibarreko lantegia itxi behar zutela. Orain arte, 24 langile kaleratzeko asmoa zuen Cabelte-Incasak. Fabrika ixten badute, 70etik gora lagunek galduko dute enplegua.

Kaleratzeen aurkako protestekin jarraitzeko asmoa azaldu du ELAk, eta berretsi du datorren asteartean greba egingo dutela. Nafarroako Gobernuari eskatu dio esku hartu dezala "enpresa historiko baten itxiera eragozteko". Eguesibarreko udalak langileen aldeko ebazpena onartu du, eta Nafarroako Parlamentuak ere ildo horretako deklarazio bat eztabaidatu behar du.

Duela bi aste sindikatuak ohartarazi zuen 24 langile kaleratzeko erregulazioko espedientearen atzean produkzioa Portugalera eramateko asmoa egon zitekeela. Cabelte talde portugaldarrak 1999an erosi zuen Incasa, eta duela bozpasei urte egindako moldaketan ikusten du gaur egungo egoeraren abiapuntua ELAk.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna