Noiz sortua: 2018-12-06 07:35:36

Zergak

Google tasa 2019an ezarriko du Frantziako Gobernuak

Europako Batasun osoan aplikatzeko akordiorik ez badago bere kabuz egingo duela iragarri du Bruno Le Maire Finantza ministroak.

Bruno Le Maire Frantziako Finantza ministroa
Bruno Le Maire Frantziako Finantza ministroa Christophe Petit Tesson / Efe

Iker Aranburu -

2018ko abenduak 6

Jaka Horien mugimenduaren aurre egiteko, erregaien gaineko zergaren igoeran amore eman du Frantziako Gobernuak. Bada, ordea, bazterrean utzi nahi ez duen zerga bat: enpresa digitalen gainekoa. 2019an Google tasa ere esaten zaion tasa hori nahitaez ezarriko duela agindu du Bruno Le Maire Finantza ministroak, France 2 telebista kate publikoari gaur goizean adierazi dionez. Espainiako Gobernuak ere asmo hori bera du.

Beren negozioa Internet bidez egiten duten erraldoi teknologikoek oso zerga txikiak ordaintzen dituzte Europan, legezko trikimailuen bidez irabaziak ogasunei ezkutatu dizkietelako, eta paradisu fiskaletara desbideratzeko gai direlako. "Erraldoi digitalek badute dirua, frantses kontsumitzaileei esker mozkin handiak eskuratzen dituzte, eta beste enpresek baino hamalau puntu gutxiago ordaintzen dituzte [sozietate zergan]", azaldu du Le Mairek. Haiei zerga berezi bat ezarrita bete nahi du Parisek erregaien gaineko zerga ez emendatzeak kutxa publikoetan eragingo duen galera.

Tasa digitala Europa osoan ezartzeko ahaleginetan aritu da azken urteetan Frantziako Gobernua. Alemaniaren, Italiaren, Erresuma Batuaren, Espainiaren eta Europako Batzordearen babesa izan du horretarako. Bruselak proposamen zehatz bat ere egin zuen: royaltien ordainketarekin eta antzeko tresnen bitartez enpresa digitalek irabaziak desbideratzeko gai direnez, diru sarrerak zergapetzea proposatu zuen. Zehazki, fakturazioaren %3 ordaintzea nahi zuen. 

Proposamen horrek, ordea, hesi handi bat topatu du: Irlandak eta Eskandinaviako herrialdeek ez dute halako tasarik nahi. Irlanda da Google, Apple eta AEBetako multinazional handi gehienen Europako adarren egoitza, eta ez du posizio hori arriskuan jarri nahi. Gainera, Irlandako zerga sistema biguna da enpresa digitalek zerga ihesa egiteko darabilten bideetako bat.

Martxora arteko epea

EB osoan zerga edo tasa bat ezarri ahal izateko batasuneko kide guztien babesa derrigorrezkoa denez, Alemaniak eta Frantziak proposamen urardotua aurkeztu zuten joan den asteartean, Ekofinen bileran. Internet bidezko operazio guztiak zergapetu beharrean —datuen salmenta, bitartekaritza...—, tasa bakarrik publizitatearen salmentari aplikatzea proposatu zuten. Berlinek eta Parisek martxora arteko epea eman zieten EBko beste kideei adostasun bat lortzeko. Alemaniaren eta Frantziaren proposamen berriarekin, Googlek eta Facebookek bai ordaindu beharko lukete zerbait, baina ezer gutxi, aldiz, Amazonek, Applek eta Spotifyk.

Halakorik ez badago, Frantziak bere kabuz Google tasa ezarriko duela agindu du Le Mairek. Finantza ministroak, ordea, argi utzi du ez duela ISF aberastasunaren gaineko zerga berriro ezarriko. Emmanuel Macronek boterera iristean hartu zuen lehen erabakietako bat izan zen, eta inbertitzaileak erakartzeko neurria izan zela argudiatu zuen. ISF berriro ezartzea da, hain zuzen ere, Jaka Horien eskakizunetako bat.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 6an eguneratua. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan zazpi lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Hamalau positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta gaixo bat ospitaleratu dute. Euskal Herrian 29.843 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.096 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Haur bat, konfinamenduan, etxean jolasten. / ©Iñigo Uriz, Foku

Astelehenetik ireki ahal izango dituzte haur eskolak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Irati Urdalleta Lete

Hiru herrialde horietako herritarrek hiruretan mugitzeko aukera izango dute. Ostalaritzan ez da gehienezko edukierarik egongo, eta barran zerbitzatzeko aukera ere izango dute. Diskotekek eta gaueko tabernek itxita jarraitu beharko dute. Hogei pertsona arte elkartu ahal izango da, bai etxean eta bai kalean.

Atzo Villabonan egin zuten bertso saiora sartzeko segurtasun neurriak. / ©Gorka Rubio, Foku

Alarma egoera amaitu ondoren ere maskarak erabiltzea beharrezkoa izango da Hego Euskal Herrian

Jon Ordoñez Garmendia

Ehun euro arteko isunak aurreikusten ditu Espainiako Gobernuak prestatu duen dekretuak, maskara erabiltzen ez dutenentzat. Urgentziazko kasuetan Osasun Ministerioak eskuduntzak bereganatzeko aukera izango du berriro.

Herritar batzuk Debako (Gipuzkoa) parke batean, elkarren arteko distanziak zainduz. ©GORKA RUBIO / FOKU

Araba, Bizkai eta Gipuzkoa artean ibili ahalko da astelehenetik aurrera

Jakes Goikoetxea

Espainiako Gobernuak jakinarazi du Hego Euskal Herria hirugarren fasera pasatzea onartu duela. Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak izurritearen kudeaketaren kontrol osoa berreskuratuko dute

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna