'Brexit'-a

EBk astelehenean ebatziko du Erresuma Batuak 'brexit'-a bere kabuz baliogabetu ote dezakeen

EBko Justizia Auzitegiaren abokatu orokorrak oniritzia eman zion aukera horri, baina auzitegiak hartu behar du erabakia. Asteartean, berriz, Erresuma Batuak eta Europar Kontseiluak lortutako akordioa bozkatuko dute Komunen Ganberan.

'Brexit-aren aurkakoa, atzo, Londresen.
'Brexit-aren aurkakoa, atzo, Londresen. ANDY RAIN/EFE.

Berria -

2018ko abenduak 6

Komunen Ganberaren bozketaren bezperan emango du erabakia EBko Justizia Auzitegiak: Bruselarekin ados jartzeko beharrik gabe uko egin ahal izango oten dion Erresuma Batuak brexit-ari. Manuel Campos Justizia Auzitegiaren abokatua horren aldekoa da, eta haren irizpideekin bat egin ohi du auzitegiak. Erresuma Batuko Gobernuak azpimarratu zuen EBko Justizia Auzitegiak ez zuela zertan auzian jarrera bat hartu, dena kasu "hipotetiko bat" zelako. Baina Eskoziako auzitegi baten urgentziazko eskariz, erabaki bat hartuko du Luxemburgoko auzitegiak, astelehenean. Gainera, ezustekorik ezean, Komunen Ganberak atzera botako du Theresa Mayren gobernuak lortutako akordioa.

Gauzak hala, hiru aukera baino ez daudela adierazi du gaur Mayk: "EBtik ateratzea akordio batekin, akordiorik gabe ateratzea, edo inolako brexit-ik ez izatea". Eskoziako parlamentari talde batek bezala, beste erreferendum bat egiteko eskatu dute zenbaitek. Hori ez du aukeren artean sartu Mayk: "Argi dago Komunen Ganberan badagoela brexit-a zapuztu nahi duenik, britainiarren botoa atzera botaz, eta hori ez dago ondo".

Lisboako Itunaren 50. artikuluak ezartzen du EBko estatu kide batek zein bideri segitu behar dion klubetik ateratzeko. 2007an onartu zuten. Justizia Auzitegiaren abokatuak argudiatu duenez, "subiranotasun ekintza bat" da estatu batek erabakitzea nazioarteko hitzarmen bat utzi nahi duela; beraz, haren iritziz, erabaki hori baliogabetzeko ere burujabea behar du izan. Horren inguruan ebatzi beharko du astelehenean Luxemburgoko auzitegiak.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna