Lan errentak

Lan errentek hiru puntu galdu dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako BPGan

Kapitalaren errentak, berriz, %40,48tik %42,21era igaro dira 2009 eta 2017 artean.

Langile bat, Gipuzkoako lantegi batean.
Langile bat, Gipuzkoako lantegi batean. Gotzon Aranburu / Foku

Iker Aranburu -

2018ko abenduak 6

Aberastasunaren banaketa langileen bizkar egiten ari dela azaldu du ELAren azken txostenak. Eustaten azken datuak aztertuta, ziurtatu du 2009tik hona soldatek pisua galdu dutela, 2.000 milioi galdu dute azken hamarkadan.
 
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, lan errentak 2017an 34.986,7 milioi eurorenak izan ziren. 2016an baino %3,5 gehiago izan zen kopuru hori, baina, ekonomia nominalki hori baino gehiago hazi zenez (inflazioaren eragina aintzat hartu gabe), soldaten pisua BPGaren %47,39ra erori zen, azken urteetako ehunekorik txikiena. Krisia hasi ondoren, 2009an, lan errentei bideratzen zitzaien EAEko errentaren zatia %50,29an zegoen, baina urte hartatik aurrera murriztuz joan zen  2017ko mailara heldu arte.

"Joera hori ez da azkenengo krisian bakarrik gertatu den fenomenoa, kapitalismoaren dinamika propioa da; hala ere, egia da krisiarekin nabarmendu egin dela. 1985. urtetik, soldatapeko ordainsarien pisua murriztuz joan da urtez urte. Urte horretan, lan errenten pisua barne produktu gordinaren %55,5 izan zen, 2017an baino dezente handiagoa", azaldu du Mikel Noval ELAko azterketa saileko arduradunak, gaur, Bilbon.

Kontrako bidean doaz, berriz, kapitalaren errentak. Soberakin gordina edo kapital errenta (ustiapeneko soberakin garbiaren eta kapital finkoaren kontsumoaren batura), 2017an, aurreko urtekoa baino %4,03 handiagoa izan zen, soldaten igoera baino puntu erdi gainetik. 2009. eta 2017. urteen artean, kapital errentak %18,18 igo ziren (+ 4.794 milioi euro). BPGarekiko ehunekoa, soldatei gertatu ez zitzaien bezala, 1,73 puntu hazi zen, eta %40,48tik %42,21era igaro.

"Laburbilduz, soldatei bideratutako errenta zatia, kapital errentena baino hamar puntu handiagoa zen 2009an. Zortzi urte geroago, 2017an, diferentziak hein handi batean murriztu ziren ia %5 izateraino".

ELAren arabera, datu horiek erakusten dute errentaren banaketa "injustuagoa" ari dela gertatzen, eta desberdintasunen areagotzea eragiten ari dela. Politika publikoei egotzi die errua; besteak beste, aurrekontuei, zerga politikari, lan erreformei eta negoziazio kolektiboari. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna