Dantza

Elirale konpainiak 'Artha' sorkuntza aurkeztuko du bihar Senperen

Donibane Lohizuneko digaren izena eman dio bere dantza sorkuntza berriari Pantxika Telleria koreografoak; bihar 20:30ean emanen dute, Larreko gelan

Elirale

Nora Arbelbide Lete -

2018ko abenduak 6

Bost dantzari ditu protagonista Elirale Konpainiaren Artha dantza ikuskizun berriak, eta mutxikoak abiapuntu. Dantzarietako bat den Oihan Indart ikusgarriko bakarkako pasartea, Soy fauna,  Madrilgo Certamengo Me, Myself & I bakarkako dantza lehiaketan aurkeztu ahal izan zuen. Ez zuen lehen saria irabazi, baina jadanik finalera iritsi izanak poztu zuen dantzaria, baita Pantxika Telleria koreografoa ere.

Paxkal Irigoienek du ikusgarriaren musika asmatua. Hori ere aitzinetik entzuteko aukera eman zuten Zinegin zinema jaialdian. Irudirik gabe, begiak hetsi, eta soinu banda grabatua entzutera eman zuten.

Sorkuntza Euskal Elkargoaren Kultura bidean egitasmoaren barnean sartua dute.

Noiz? Bihar, abenduaren 7an, 20:30ean.

Non? Senpereko Larreko gelan.