Kirola

Erremonte txapelketa


Binakako Orona Fundazioa Txapelketa

Sailkatu dira finalrdietara lehenengo bi bikoteak

Ezkurra II eta Etxeberria III.ak 40-37 irabazi diote Uterga eta Azpirozi. Emaitza onekin bi bikoteak hurrengo fasera sailkatu dira.

Azpirozek finalerdietarako sailkapena lortu du
Azpirozek finalerdietarako sailkapena lortu du Maialen Andres

Iñigo Goñi Iradi -

2018ko abenduak 6

Binakako Erremonte Txapelketa Nagusiko ligaxkaren azken jardunaldia hasi eta berehala, finalerdietara sailkatu diren lehenengo bi bikoteak ezagutu ditugu. Ezkurra II-Etxeberria III.ak 40-37 irabazi diete Uterga-Azpirozi eta 12 eta 13 punturekin, azken bi sailkatuek ezin dituzte harrapatu, hauek zazpina puntu bait dituzte.

Gorriek garaipena behar zuten eta urdinek puntu bakarra nahikoa zuten sailkatzeko. Bai batzuk eta besteek lortu dute beraien helburua, bi zati desberdin izan duen partidu batean.

Hasieran urdinak izan dira nagusi eta 9-8 eta gero bost tantuko abantaila lortu dute Utergaren lanari esker. 12-17 aurreratu arren gorriek ez dute etsi eta hogeina berdindu dute. Hortik aurrera Ezkurra II.ak tantoak egiten jarraitu du eta hutsegiteak murriztu ditu. Horren ondorioz abantaila haunditzen joan da pixkana-pixkana sei tantora iritsi arte, 37-31.

Bi bikoteek helburua gertu zuten, baina urdinek ez dute azken hitza esa. Bi tantora ere hurbildu dira 37-35, 38-36 eta 39-37 zalantzan jarriz Ezkurra eta Etxeberriaren garaipena. Azken tantoa Ezkurrak egin du bi paret dotore baten ondoren arnasa hartuz.

Ezkurra II eta Azpiroz izan dira partiduko bi erremontista nagusiak. Atzelariak txapelketako bere partidurik hoberena egin du 12 tantorekin. Doneztebeko aurrelariak 21 tantorekin amaitu du. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna