Etxebizitzak

Etxebizitzen prezioak %4,8 garestitu dira azken urtean

Igoeraren erritmoa zertxobait apaldu da azken hiruhilekoan, baina sendo jarraitzen du goraka.

Etxebizitza berriak Salburuan, Gasteizen. BERRIA
xabier martin
2018ko abenduaren 7a
12:32
Entzun

Etxebizitzen garestitzea etengabea izan zen 2017an. Azken hiru urteetan garestitu besterik ez dira egin salneurriak, eta iaz, erritmoa azkartuta, ginera. Etxebizitzen prezioek 2007an jo zuten goia, INEren arabera, eta 2014an hondoratu ziren, Nafarroan %47, eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %40 merkatu ondoren. Harrezkero, garestitzen ari dira prezioak: Nafarroan, %0,6 igo ziren 2015ean, %1,7 2016an, eta %2,2 2017an; Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, berriz, %1, %2,6 eta %5,2.

2018an ere garestitu egingo dira etxebizitzak, baina urteko lehen erdiak erakutsitako erritmoa zertxobait apaldu da hirugarren hiruhilekoan. Horiek horrela, INEk dio %4,8 garestiagoak direla etxeak orain urtebetebe baino, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Nafarroan, berriz, %4,3 gehiago balio dute. Etxebizitza berrien salneurria gehiago garestitu da azken urtean, %5,2 Jaurlaritzaren eskumeneko lurraldeetan, eta %4,7 Nafarroan. Bigarren eskuko etxeak ere gehiago balio dute, ordea, azken hamabi hilabeteetan %4,8 (Araba, Bizkai eta Gipuzkoa) eta %4 (Nafarroa) garestitu direlako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.