Musika

Pete Shelley hil da, Buzzcocks punk taldeko abeslaria

1970eko hamarkadan Erresuma Batuan sortu zen punk mugimenduaren ikurretako bat izan zen taldea

Pete Shelley, 1970eko hamarkadaren amaieran.
Pete Shelley, 1970eko hamarkadaren amaieran. Berria

Mikel Lizarralde -

2018ko abenduak 7

Pete Shelley (Ingalaterra, 1955) kantari, abeslari eta Buzzcocks punk taldearen sortzailea, atzo hil zen Estonian 63 urte zituela. Haren anaiak eman zuen albistea sare sozialen bitartez: "Hau da inoiz egin behar izan dudan gauzarik zailena, Pete Shelley anaiak bihotzekoa izan duela eta gaur goizean hil dela esatea".

Pete Shelleyk 1976an sortu zuen, Howard Devotorekin batera, Buzzcocks taldea, berehala punk eztandaren talde garrantzitsuenetakoa bilakatuko zena. Michael Wintterbottomen 24 Hour Party People filmean ikusi zen bezala, Sex Pistolsek Manchesterren emandako kontzertu batean piztu zitzaien Shelley eta Devotori punk talde bat sortzeko gogoa. Hain zuzen ere, Johnny Rottenen taldearen biran sartu zen gerora Buzzcocks, eta horrek oihartzun handia ekarriko dion Erresuma Batuan,

1977an argitaratu zuten Spiral Scratch lehenengo EPa, eta berehala Devotok taldea utzi zuen, lehendabizi unibertsitate-ikasketak egiteko, eta geroago Magazine taldea sortzeko. Aldaketa horrek gitarrista ez ezik, abeslari ere bilakatu zuen Shelley, eta taldean hainbat aldaketa izan ostean, 1978an Another Music in a Different Kitchen LPa argitaratu zuen.  Aurretik Orgasm Addict kantu arrakastatsua iritsi zen dendetara.

Buzzcocksek 1981ra arte iraun zuen, eta tarte horretan Love Bites (1978) eta A Different Kind of Tension (1979) lan luzeak argitaratu zituen. Gerora, Shelleyk bakarkako bideari ekin zion, harik eta 1989an berriro elkartu  —Devoto gabe—, eta zuzenean jotzen eta disko berriak grabatzen hasi ziren arte.

Punka taldearen oinarrian egonda ere, pop melodiak izan ziren beti Buzzcocksen ezaugarri nagusietakoa.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna