Sanferminetako erasoa

Sanferminetako erasotzaileak espetxeratzeko eskatu du Nafarroako Fiskaltzak

Nafarroako Auzitegi Nagusiaren epaiaren ondoren, kasazio helegitea aurkeztuko du fiskalak Espainiako Auzitegi Gorenean. Probintzia Auzitegiari eskatu dio auzipetuak espetxean sartzeko.

Probintzia Auzitegiaren apirileko epaiaren ostean, jendetza bildu zen protestan.
Probintzia Auzitegiaren apirileko epaiaren ostean, jendetza bildu zen protestan. VILLAR LOPEZ / EFE

Berria -

2018ko abenduak 7

"Nagusikeriaz egindako sexu abusua" egotzi zien Nafarroako Auzitegi Nagusiak 2016ko sanferminetako bortxaketa egin zuten bost auzipetuei, eta bederatzina urteko zigorra ezarri. Hau da, berretsi egin zuen apirilean Probintzia Auzitegiak apirilean jarritako irizpidea. Fiskaltzak, ordea, "sexu eraso jarraitua" izan zela uste du, ez soilik "sexu abusu" delitua. Horregatik, Espainiako Auzitegi Gorenera joko duela iragarri du gaur, epaiaren aurkako helegite bat jartzeko.

Ebazpenaren berri izan ondoren, helegitea iragarri zuten herri akusazioek —Nafarroako Gobernua eta Iruñeko Udala—, erasotuaren abokatuak, eta baita erasotzaileen abokatuak ere. Gorenak ebatzi beharko du, hortaz, Nafarroako Auzitegi Nagusiak berretsitako zigorra zuzena ote den.

Hori bakarrik ez, beste eskaera bat ere egingo du Fiskaltzak: Nafarroako Probintzia Auzitegian galdegingo dio espetxean sar ditzatela akusatuak. Izan ere, ekainetik, bermepean libre dira bost erasotzaileak, eta Auzitegi Nagusiaren epaiak ez du egoera aldatu. "Inork ez digu neurriotan aldaketarik eskatu, oraingoz", adierazi zuen asteazkenean bertan Nafarroako Auzitegi Nagusiko presidenteak. Orain, Nafarroako Fiskaltzak egin die eskari hori-

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna