Euskal presoak

Salatu dute torturapean egindako lekukotzak baliatuta epaituko dutela Iturbide

Ostegunean epaituko dute lesakarra. Zortzi urteko espetxe zigorra eskatzen du fiskaltzak.

Iturbideren egoera salatzeko elkarretaratzea egin dute Lesakan. AHOTSA.INFO
arantxa elizegi egilegor
2018ko abenduaren 16a
08:08
Entzun

Bi espetxe zigor beteak ditu dagoeneko Joseba Iturbidek, eta hirugarren bat bete dezake eaileak ontzat ematen badu fiskaltzak eskatutako zortzi urteko kartzela zigorra. Duela 11 urte izandako gertaera batzuk egotzita epaituko dute Iturbide ostegunean, eta haren aurkako froga bakarra torturapean lortutako lekukotzak direla salatu dute haren senide eta lagunek. 

2008ko urtarrilaren 6an Igor Portu eta Mattin Sarasola lesakarrak atxilotu zituen Guardia Zibilak Arrasaten, ETAko kide izatea egotzita. Atzeman eta hurrengo egunean erietxera eraman behar izan zuten Portu. Egoera larrian zegoen jasandako torturen ondorioz. Sarasola, berriz, bost egunez egon zen bakartuta, eta tarte horretan torturak jasan zituen salatu zuen gerora. 

Donostiako Epaitegiak eta Estrasburgoko Giza Eskubideen Epaitegiak ontzat eman zituzten Portu eta Sarasolaren salaketak. Baina, orain, hamar urte geroago Sarasolaren deklarazioetan oinarrituta epaituko dute Iturbide. Haren egoera salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo bere herrian, Lesakan. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.