Errefuxiatuek eskualdean bizi duten egoera salatu du Busturialdeko Harrera Taldeak

Euren esku dagoen guztia egin arren, errefuxiatuen oinarrizko beharrak asetzeko baliabide eza salatu dute. Hala, kalejira zaratasua egingo dute hilaren 22an, Inor ez da ilegala lelopean.

Busturialdeko Hitza

Berria -

2018ko abenduak 16

Ongi Etorri Errefuxiatuak, Eztena, Astra eta Arrano Kultur Elkarteak agerraldia egin dute eskualdeko herritar talde batekin batera, ohartarazteko orain arte elkarlanean aritu direla eskualdera heldu diren errefuxiatuei lehen arreta eskaintzeko lanetan. Baina, ahaleginak ahalegin, ez dituzte nahikoa baliabide etorri berrien beharrak asetzeko.

Inor ez dela legez kanpokoa. Hori gogorarazi diete eskualdeko udal eta instituzioei, eta bide batez gerratik ihesi datozenei "oinarrizko laguntza" eskaintzeko ahalegina eskatu diete. Baita horretarako bide orria helarazi ere, horiek, instituzioek, beren gain har dezaten "errefuxiatuekiko duten erantzukizuna". 

"Kontziente gara miseria eta gerrek ez dutela etenik, eta bizimodu duin baten bila datozen lagunen kopuruak bere horretan jarraituko duela", adierazi dute Harrera taldeko kideek, eta nabarmendu dute "behin bidegabekeriak suntsitutako Gernika" izango dela "ongietorririk beroenaren habia”.

Lekukotzak ere bildu dituzte Gernikan. Nadia Nemeh Busturialdean bizi den errefuxiatu palestindarren alabak eta Tamsir Ndoye errefuxiatu senegaldarrak hartu dute hitza. Ndoye iaz irten zen Senegaldik, bizimodu hobearen bila. Maorko zuen hasieran helburu, baina han gauzak okertu eta Europara jo zuen. Bidea, hala ere, gogorra izan zen. 

Hala, manifestazio zaratasuna antolatu dute hilaren 22rako, "inor ez delako legez kanpokoa". Kalejira arratsaldeko 18:30ean abiatuko da.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna