Irratien entzule datuak

CIESen arabera, Euskadi Irratiak 142.000 entzule ditu astegunetan

Iaz sasoi berean baino 9.000 entzule gehiago ditu euskarazko irrati publikoak. Gazteak 123.000 ditu, iaz baino 13.000 gehiago.

Maite Artola esataria
Maite Artola esataria Andoni Canellada / Foku

Urtzi Urkizu -

2018ko abenduak 21

CIESen urteko azkeneko neurketak oso datu onak eman dizkie EITB taldeko irrati guztiei: Euskadi Irratiak 142.000 entzule ditu; Gazteak, 123.000; Radio Euskadik, 202.000; EITB Musikak, 35.000; eta Radio Vitoria Arabako irratiak, 23.000. Guztira, 525.000 entzule dituzte EITBko irratiek astelehenetik ostiralera Hego Euskal Herrian. EITBk jakinarazi duenez, Gaztea da liderra irrati musikalen artean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Telebistako datuei dagokienez, CIESen arabera, 772.000 ikus-entzule dituzte ETBko lau kateek —iaz sasoi berean 624.000 ikusle eman zizkion neurketak—. Egunero 1.267.000 herritarrek egiten dute bat uneren batean EITBko irratiekin edo telebistekin.