Literatura

Amos Oz idazle israeldarra hil da

Hebreeraz idatzi duten idazleen artean laudatuena izan da, eta askotan agertu da haren izena Nobel saria jasotzeko hautagaien artean.

Amoz Oz, artxiboko irudi batean. ROLF VENNENBERND / EFE
Berria
2018ko abenduaren 28a
11:02
Entzun

Amoz Ozen lana —literaturan nahiz kazetaritzan egindakoa— oso estu lotua dago Ekialde Hurbileko gatazkarekin. Jerusalemen jaio zen, 1939an, Erresuma Batuak Palestinaren gaineko agintea zuenean, eta 1933an iritsitako familia judu batean. Horrek ardaztu du haren obra guztia. Haren alaba Fania Oz-Salzbergerrek eman du idazlearen heriotzaren berri, Twitter bidez: "Eskerrik asko maite zuten guztiei".

Bere obra guztia Palestinaren eta Israelen arteko gatazkak ardaztu zuen, eta beti agertu zen bi estatu sortzearen alde, eta kolono juduen kokalekuen kontra. Horrek Israelgo sektorerik kontserbadoreenen kritikak ekarri zizkion.

Nolanahi ere, idazlearen "ekidistantzia" salatu zuten beste hainbatek. Donostia 2016k Txekhov vs Shakespeare proiektuaren harira antolatutako mahai inguru batean, Eider Rodriguezek eta Belen Gopeguik desadostasuna agertu zuten Ozek gatazkaz eta literaturaz zuen ikuspegiarekin. Hain zuzen ere, bien arteko gutun gurutzaketa argitaratu zuen Donostia 2016k Ozen hitzaurre batekin.

Ozen libururik ez dago euskaraz argitaratuta, baina Kutxa beltzaeleberriaren hasiera itzuli zuen Miel A. Elustondok armiarma.com-erako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.