Ikastolak

Otsailaren 16an ospatuko du Seaskak 50. urteurrena

Berri Txarrak, Willis Drumond, Xiberoots, Diabolo Kiwi eta Txakatuk txaranga arituko dira. Miarritzen egingo dute jaialadia.

Seaskak antolatutako Glisseguna, Angelun, irailean. ISABELLE MIQUELESTORENA.
2018ko abenduaren 31
12:16
Entzun

50 urte beteko dira 2019an Seaskak lehen ikastola ireki zuenetik. Arrangoitzen (Lapurdi) hasi zuen bide hori ikastolen federazioak, eta 50. urteurrena ospatuko dute aurten. Otsailaren 16an, jaialdi bat egingo dute Miarritzeko Irati aretoan, sare sozialetan iragarri dutenez.

Musika jaialdi bat egingo dute mende erdia ospatzeko. Berri Txarrak, Willis Drumond, Xiberoots, Diabolo Kiwi eta Txakatuk txarangak joko dute, eta sarrerak salgai daude dagoeneko. 19:00etan hasiko dira kontzertuak.

Azkenaldikoak protesta handiko hilabeteak izan dira Seaskako ikastoletan. Duela bi aste, Parisen ezezkoaren ondoren, EPP Euskararen Erakunde Publikoak iragarri zuen bere gain hartuko dituela Seaskako lau postu eta erdi.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.