Olatz Arrieta kazetariak zabalduko du txotx garaia Astigarragan

Gartziategi sagardotegian egingo dute ekitaldia, hilaren 16an.

Olatz Arrieta, artxiboko irudi batean. JON URBE, FOKU
arantxa elizegi egilegor
2019ko urtarrilaren 2a
08:16
Entzun

Bi aste barru, urtarrilaren 16an aurkeztuko dute aurtengo sagardo uzta. 12:00etan izango da ekitaldia, Astigarragako Sagardoetxean, eta hantxe izango dira Zorione Etxezarraga alkatea eta Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Jaurlaritzako zenbait ordezkari.

Txotx garaiari, berriz, beranduago emango diote hasiera Gartziategi sagardotegian. Aurten, Olatz Arrieta kazetaria izango da sagardoa probatzen lehena. EITBk Bruselan duen berriemaile berezia da Arrieta.

Iazko maiatzean, Kazetaritzako X. EuroBasque saria eman zioten Trump, amesgaizto amerikarra liburu kolektiboko Europa, lehen egunen ezinegona artikuluagatik. Liburua Aleka bildumako lanetako bat da, eta Elkarrek, Jakinek eta BERRIAk argitaratu dute, elkarlanean. Arrietak ez ezik, Joseba Zulaikak, Larraitz Ariznabarreta eta Juan Garzia Garmendiak, Jaqueline Urlak, William A. Douglassek, Unai Pascualek eta Joseba Gabilondok ere artikulu bana idatzi zuten, Donald Trump AEBetako presidentetzara iritsi izanaren zergatiak argitzea helburu duen lan horretarako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.