Jaizkibel konpainiaren desfilea izan da urteko bideo ikusiena

2019ko urtarrilaren 2a
15:50
Entzun

Urtero moduan 2018an ere plastiko beltzak, txistuak eta tentsioa jasan behar izan zituzten iaz Jaizkibel konpainiakoek Hondarribiko alardean. Azken urteetako gogorrenetariko bat izan zen irailaren 8ko desfilea.

Arratsaldean espaloian alarde tradizionalaren aldekoen artean zegoen batek ertzain bat jo zuen, baina ertzainburuak aurrera jarraitzeko eskatu zien Jaizkibeleko kideei, nahiz eta haiek eskatu txistuka ari zirenak isilduarazi eta plastiko beltzak kentzeko. Izan ere, iaz lehen aldiz, plastiko beltzik ez jartzeko eskatu zuen Aldundiak, baina debekurik ezarri gabe. Eskariak alarde tradizinalaren aldekoen jarrera gogortu zuen.

Maiatzera jo behar dugu ikusienen arteko bigarrena topatzeko. ETAren azken agiriari buruzkoa da, Josu Urrutikoetxea eta Marixol Iparragirreren ahotsak entzun daitezke bertan, idatzia hainbat hizkuntzatan irakurtzen. ETAk bidalitako audioekin, agiriarekin eta irudiarekin egindako bideoa da honakoa.

[youtube]https://youtu.be/U9T-AP2itF4[/youtube]

Ezker abertzaleak 2010ean norabide aldaketa ebatzi zuen. Horri jarraikiz, 2011n borroka armatua utzi zuen ETAk eta iazko maiatzaren 3an eman zuen amaitutzat prozesu hura. Hurrengo egunean, ETAren amaierako Nazioarteko Konferentzia egin zuten Kanboko Arnaga Etxean, bertan izan ziren Euskal Herriko nahiz nazioarteko ordezkariak. Joan zirenak bezain aipagarriak izan ziren, ordea, joan ez zirenak, izan ere Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak eta Uxue Barkos Nafarroako presidenteak uko egin zioten ekitaldian parte hartzeari.

Euskaraz irainik ez? Galdera horri erantzuten dio hirugarren bideo honek, eta baita adibide ugari eman ere. Izan ere, nork esan du gure hizkuntzak ez duela iraintzeko balio? Bideoaren egileak dioen moduan, gogoa behar da horretarako ere, ez iraintzeko gogoa, euskaraz egitekoa, baizik.

[youtube]https://youtu.be/ip128s15Y0I[/youtube]

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.