Ilargiaren alde ezkutuan lur hartu du espazio zunda batek, historian lehenengoz

Chang'e 4 zunda Ilargiratzea lortu du bart Txinak, Euskal Herrian 03:26ak zirela. Aurreikusitako tokian pausatu da, Ilargiaren hego poloan dagoen Aitken haranean.

Chang'e 4 espazio zundak Ilargiaren aurpegi ezkututik bidali duen lehen irudia.
Chang'e 4 espazio zundak Ilargiaren aurpegi ezkututik bidali duen lehen irudia. Txinako Espazio Administrazio Nazionala/EFE

Berria -

2019ko urtarrilak 3

Gizakiak gertutik sekula aztertu gabeko eremu batera iristea lortu du CNSA Txinako Espazio Administrazio Nazionalak. Chang'e 4 misioa arrakastaz egin du, eta, historian lehenengoz, zunda bat Ilargiratu da Lurraren satelitearen alde ezkutuan.

Espazio zundak hainbat arlo ikertuko ditu: irrati frekuentzia baxuak, Ilargiaren lurrazala eta erliebea, eta haren konposaketa eta egitura. Horrez gain, neutroien eta atomo neutroen erradiazioa neurtuko du.

Chang'e 4 zundak esploraziorako ibilgailu bat eta modulu bat ditu. Abenduaren 8an jaurti zuen espaziora Martxa Handia 3B suziriak, Xichango Satelite Jaurtiketa Zentrotik (Sichuan, Txina). Lau egun behar izan zituen Ilargiaren orbitara iristeko. Txinako Espazio Agentzia bitan saiatu da orbitaren distantzia laburtzen. Azkenengoz, abenduaren 30ean.

Espazio zundaren eta Lurraren arteko komunikazioa ahalbidetzeko, Queqiao satelitea jaurti zuen Txinak, joan den maiatzean. Sateliteak ispilu lana egiten du zundaren eta espazio agentziaren artean.

Ez da Ilargiaren alde ezkutua ezagutzeko lehenengo saiakera izan. NASA hara iristen saiatu zen 1962an, tripulaziorik gabeko misio batean, baina porrot egin zuen. Gizakia Ilagiaren alde ezkutura bidaltzea da Chang'e 4 misioaren epe luzeko helburua. Zenbait adituk 2036. urterako aurreikusten dute lorpen hori.

Espazio zundaren izena kondaira txinatar batetik hartu dute misioko arduradunek. Elezaharrak dio Chang'e izeneko jainkosa bat bizi dela Ilargian.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna