Albistea entzun

Nancy Pelosi demokratak hartu du Ordezkarien Ganberaren kontrola AEBetan

Errepublikanoen gehiengoak Senatuan duela bi aste onartutako neurrietan oinarrituz legeak aurrera atera eta AEBetako gobernua irekitzeko proposamen bat aurkeztu du.

Pelosi, irudiaren erdian, zorionak jasotzen.
Pelosi, irudiaren erdian, zorionak jasotzen. SHAWN THEW / EFE

Berria -

2019ko urtarrilak 3

Nancy Pelosik ezagun du Ordezkarien Ganberako eserleku nagusia. 2007 eta 2011 artean ere Kongresuko behe ganberako presidente izan zen. Demokratek berriro izendatu dute gaur, 218 boto emanda. Hartara, Senatua —goi ganbera— errepublikanoen kontrolpean gelditu da, baina Ordezkarien Ganbera, demokraten esku. 78 urte ditu Pelosik, eta politikari beteranoa da demokraten artean.

Donald Trump presidenteak itxita dauka bere gobernua 2018ko urte hondarretik. Shutdown deitzen diotena da: aurrekontuak adostu ezean, aurrekontu horiei dagokien gobernuko zatia itxi egiten da. Literalki. Gobernuaren %25i eragiten dio egoerak, eta 800.000 langile publiko soldatarik kobratu gabe daude azkeneko asteetan, horietatik erdiek lanean jarraitzen dutela.

Gobernua berriz irekitzeko proposamen bat aurkeztu du Pelosik. Duela bi aste, Senatuak zenbait neurri onartu zituen. Errepublikanoei proposatu die, beraz, neurri horietan oinarrituz legeak aurrera atera, aurrekontuak onartu, eta gobernua irekitzea.

Trump tematua dago Mexikoko hesiarekin, eta esana du aurrekontuetan hori finantzatzeko dirurik jarri ezean ez duela gobernua irekiko. Senatuak duela bi aste onartutako aurreproiektu horretan ez zen sartu hesiarentzako diru funtsik. Demokratek, hain justu, marra gorri gisa jarri dute gai hori, eta hesirako dirurik ez dutela onartuko berretsi du Pelosik gaur bertan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Abortu eskubidearen aldeko eta kontrako manifestariak, atzo, AEBetako Auzitegi Gorenaren aurrean. ©SHAWN THEW / EFE

Abortu eskubide konstituzionala indargabetu dute epaileek AEBetan

Urtzi Urrutikoetxea

Epaile eskuindarrak nagusi diren Auzitegi Gorenak atzera bota du ia 50 urteko araua. Abortuaren debekua berehala sartuko da indarrean aurretik horretarako legeak onartu zituzten 13 estatutan
Joe Biden AEBetako presidentea, atzo, Etxe Zurian, hedabideen aurreko agerraldian. ©OLIVIER CONTRERAS / EFE

Biden: «Muturreko ideologia baten ondorioa da»

U. Urrutikoetxea

AEBetako presidenteak ohartarazi du amen heriotza tasa igo egingo dela herrialdean, Auzitegi Gorenak hartu duen erabakiaren ondorioz
Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentea eta Vladimir Putin Errusiakoa, duela bi urte, Berlinen. ©ALEXEI NIKOLSKY / EFE

Errusiak ez du «arazo gehiago» nahi Ukrainaren hautagaitzaren harira

Ander Perez Zala

Kremlinen eledunak esan du «Europaren barne afera bat» dela EBra atxikitzeko estatusa jaso izana. Bulgariak betoa kendu dio Ipar Mazedoniari talde komunitarioan sartzeko negoziazioei dagokienez
Ukrainako soldaduak, Sievierodonetsk hiritik gertu. ©OLEKSANDR RATUSHNIAK / EFE

Ukrainako tropak Sievierodonetsketik «erretiratuko» dira, Kieven esanetan

Mikel O. Iribar

Errusiari hiria guztiz hartzea falta zaio Luhansk oblasta oso-osorik kontrolpean edukitzeko

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...