AZPIEGITURAK

Miarritzeko aireportua itxi egingo dute hilabetez, obrak egiteko

Pista berritu egingo dute, segurtasuna areagotzeko, eta otsailaren 3tik aurrera itxita egongo da. Pariserako hegaldien kasuan, autobus zerbitzua jarriko dute Paueko aireportura.

Miarritzeko aireportua. ISABELLE MIQUELESTORENA
2019ko urtarrilaren 4a
15:37
Entzun

Bidaiari gutxien izaten diren asteak baliatuko dituzte Miarritzeko aireportua ixteko. Otsailaren 3 gauean itxiko dute, igandearekin, eta martxoaren 4an irekiko dute, astelehenarekin. Denbora tarte horretan zabalik egongo dira aireportuko aparkalekua, autobus geltokiak eta autoak alokatzeko lekuak, baina hegazkinik ez da izango.

Aireportuko arduradunek azaldu dute hegazkinen segurtasuna areagotzeko obrak egingo dituztela pistan.

Uste izatekoa da gorabehera asko sortuko dituela aireportua itxita egoteak: joan den otsailean, adibidez, 60.000 bidaiari baino gehiago igaro ziren Miarritzeko aireportutik.

Parisko hegaldien kasuan, autobus zerbitzua jarriko du Air France konpainiak. Pariserako joan-etorria Paueko aireportuaren bidez egingo dute, eta bidaiariek doako autobusa izango dute Miarritze eta Paue artean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.