Bizikidetza

Sarasuaren haikua: "Bandoei egin gabe men, ote genezake omen?"

Arrasateko Udalak 1956tik 2018rako "giza eskubideen urraketei eta indarkeria-ekintzei buruzko txostena" egin du, eta Jon Sarasuak egin du epilogoa, haiku bidez.

2019ko urtarrilaren 7a
17:27
Entzun

Esaldi bakarreko poema mota japoniarra da haikua, eta adierazpide hori hautatuz, esan beharrekoa ahalik eta hitz gutxien erabiliz esateko ahalegina egin du Jon Sarasuak. "Bandoei egin gabe men, ote genezake omen?", galdetu du Sarasuak: "Omen pairatu dutenei, gure bular estuei dei, omen pairatu dutenei, denei".

Joan den abenduaren 20an aurkeztu zuen Arrasateko Udalak (Gipuzkoa) Memoria partekatu baterantz txostena, Argituz elkartearekin batera. "Giza eskubideen urraketak eta indarkeria-ekintzak jasotzeaz gain, dokumentuak hemezortzi pertsonen testigantzak jasotzen ditu, ikuspegi, sentsibilitate eta ibilbide politiko desberdinetako pertsonengan eta herriko bizikidetzan indarkeriak izandako eragina jasotzeko", azaldu zuen udalak.

Arrasateko Udaleko Oroimenaren eta Elkarbizitzaren Mahaiko alderdiek —EAJ, EH Bildu, PSE-EE , Baleike eta Irabazik— herriko biktima guztiak erreparatzeko eta bizikidetza bultzatzeko akordioa lortu zuten azaroan. Isaias Carrascori egindako omenaldia izan zen lehen ekitaldia. ETAk hil zuen Carrasco PSE-EEko zinegotzi ohia, 2008an.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.