Munduko Bankuko presidenteak dimisioa eman du

MBk ez du azaldu zergatik utzi duen kargua Jim Yong Kim presidenteak.

Jim Yong Kim, artxiboko argazkian. SERGEY DOLZHENKO, EFE.
2019ko urtarrilaren 7a
07:11
Entzun

Otsailaren 1ean utziko du kargua MB Munduko Bankuko presidenteak, Jim Yong Kim estatubatuarrak. Gaur jakinarazi du dimisioa eman duela.

2012ko apirilean hartu zuen MBko buruzagitza, eta beste agintaldi bat hasi zuen 2017ko uztailean. Hiru urte eta erdi geratzen zitzaizkion arren, enpresa pribatura joatea erabaki du Kimek. MBk ez du azaldu zerk bultzatu duen Jim Yong Kim dimisioa ematera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.