Albistea entzun

Migratzaileak

Iheslarien adina jakiteko eredua salatu du Bizi-k, itxialdi batekin

Etzi auzia du ginear gazte batek: adingabea dela dio, eta salatu egin du departamenduak. Elkarte ebaluatzailea okupatu du gaur Bizi taldeak.

Bizi-ko kideak, gaur, Paueko Isard Cos elkartearen egoitza okupatzen.
Bizi-ko kideak, gaur, Paueko Isard Cos elkartearen egoitza okupatzen. Isabelle Miquelestorena.

Nora Arbelbide Lete -

2019ko urtarrilak 7 07:18

M.K. ginearraren kasuak agerian utzi ditu iheslari adingabeen adina zehazteko azterketen itzalguneak. Bizi mugimenduko kideek arduradunei zuzenki adierazi dizkiete gaur itzalgune horiek, Isard Cos elkarte ebaluatzailearen bulegoak okupatuz. Mugimenduak ohartarazi du jokoan dagoela egiturak egiten dituen azterketen "sinesgarritasuna", eta elkarteak aitortu du "akatsa" egin duela M.K.-ren ebaluazioa eginda, ez baitu horretarako "ahalmenik".

Legez, migratzaile adingabeen ardura du administrazioak. Ipar Euskal Herriko haur eta gazteen kasuan, Pirinio Atlantikoetako Departamenduak ditu babestu behar. Horretarako, iheslarien kasuan, azterketa baten egitea du lehen betebeharra administrazioak, jakiteko adingabeak diren ala ez, eta zinez bakarrik dauden ala ez. Azterketa hori Paueko Isard Cos elkarteari eskatzen dio departamenduak. Eta horra zergatik Isard Cos elkartearen bulegoak okupatu dituzte Bizi mugimenduko hogei bat kidek gaur. Goiza pasatu dute. Philippe Ellias Isard Cos elkarteko arduradunarekin telefonoz mintzatu ondotik joan dira. Zuzendariak aitortu die akatsa egin zutela M.K. ebaluatuta, kasua epaitegian dagoelako.

Kontua da M.K. etzi pasatuko dela Paueko dei auzitegitik. Haren adina berriz aztertuko dute. Mutikoak hasieratik erran du adingabea dela, baina administrazioak ez du onartu, eta salaketa jarri dio. Mila euroko zigorra eskatu du, adingabea zela deklaratu eta hasiera batean administrazioak babestu baitzuen. Azterketa egin gabe oraino, Hendaiako PAF Aire eta Mugetako Poliziak heldutzat hartu zuen, hala deklaratu zuelakoan Cadizen (Espainia).

Preso sartu zuten mutikoa. Azkenean, bi asteren buruan askatu zuen Baionako auzitegiak, iheslarien aldeko lana daramaten elkarteen mobilizazioak tarteko zirela. Baina geroztik, hor egon da zalantza. Baionako epaitegiak adierazi zuen ez duela eskumenik gai horri buruz erabakitzeko, eta adingabeen epaileak hartu zuen gaia. Azterketa egiteko eskatu zuen, eta Isard Cos elkarteak egin du bost bat hilabete berantago.

Azterketak iradoki du mutikoa ez dela babesa behar duen adingabea. Iradokitze bera egin zuen departamenduak. Departamenduko arduradunak zenbait elementu gehitu zizkion epaileari eman txostenari, Isard Cosen azterketaz gain, gaztearekin ukan azterketan ez direnak kontrastatu, eta dudazkoak direnak.

"Hutsak eta bitxikeriak"

"Hutsak, bitxikeriak, hala ez diren gauzak, zalantzak sortzen ditu txostenak. Disfuntzionamendu larriek markatzen dute afera. Txosten honen intentzioa ez ote da izan adingabe gisa ez dadin ezagutua izan? Kasu horretan departamendua leku txarrean bailitzateke", adierazi du Bizi taldeko kide Jean-Noel Etxeberri Txetx-ek. Adingabea ez zelakoan, presondegian sartu zuten mutikoa, eta orain ondorioztatuko balute adingabea dela, erran nahiko luke adingabe bat sartu zutela helduen kartzela batean, nork eta adingabeak babesteko betebeharra duen administrazio batek.

Mutikoaren kasuari buruz zehazki ez zuen mintzatu nahi izan Annick Trounday departamenduko hautetsiak. Aitortu zuen "hobetzekoa" badagoela: "Baina Europa mailan da landu behar gaia, gero departamenduak behar bezala lagundu ahal izateko".

Paueko zentroan egiten dituzte probak orain, baina Troundayk iragarri du Baionan bertan azterketa zentro bat irekiko dutela hemendik eta zenbait astetara.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Urkullu gaur, pleno monografikora sartzen. ©DAVID AGUILAR/EFE

Jaurlaritzak hilean 200 euroko laguntzak emango ditu seme-alaba bakoitzeko, 3 urte bete arte

Jone Arruabarrena

2023. urtean sartuko da indarrean neurria, eta urtean 100.000 euro baino gutxiagoko errenta daukaten familia unitateek jaso ahal izango dute laguntza hori

Maria Jesus Montero Ogasun ministroa ©JUAN CARLOS HIDALGO / EFE

Ogasun ministroa konpresen eta tanpoien BEZa jaisteko prest agertu da

Oihane Puertas Ramirez

Aurrekontuen proiektuan negoziatu nahi dute neurria, eta, ministroaren arabera, horrela Abortuaren Legean jaso izan balitz baino lehenago sartuko da indarrean. Negoziazioei «laster» ekitea espero du.

Aldak ekintza egin du goizean Baionako suprefeturan, kanpin bat muntatuz. ©Bob Edme

Iruzurrezko alokatze kontratuak jomugan ezarri ditu Aldak

Oihana Teyseyre Koskarat

Baionako suprefetura aitzinean behin-behineko kanpina muntatu dute, alokatzaile andana bat udan etxerik gabe gelditzen dela salatzeko. Prefetari gutun bat helarazi diote, botere publikoek gaiari begirako neurriak har ditzatela galdetzeko.

Ordezkari politikoak eta euskalgintzako eragileen ordezkariak, joan den larunbatean, Seguran, Udalerri Euskaldunen Egunean. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Arnasguneetako garapen endogenoa» sustatzeko neurriak eskatu ditu Uemak

Olatz Enzunza Mallona

Estrategia demografikoari buruzko osoko bilkura monografikoa dago Eusko Legebiltzarrean. Uemak uste du hizkuntza politikaren ikuspegitik «gai giltzarria» dela, eta euskara estrategia horietan txertatzeko ekarpenak egin ditu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...