Elikadura burujabetza

Lehen sektoreak 68.000 lanpostu galdu ditu azken lau hamarkadetan

2019ko urtarrilaren 8a
11:21
Entzun

Lehen sektoreak indarra galdu du Europako Nekazaritza Politika Bateratua indarrean jarri zenetik. Sektoreak 68.000 enplegu galdu ditu Euskal Herrian, azken lau hamarkadetan. Horrekin batera, euskal produktuek etxeko mahaian zuten lekua nabarmen ahuldu da. Hala adierazten dute Gaindegiak bildutako datuek. Elikagaien deslokalizazioa erregai fosilen oparotasunaren eta energia merkearen eskutik etorri da, baina gero eta gehiago dira tokiko ekonomia sustatzeko hautuaren alde egiten duten herritarrak.

Euskal Herriko kontsumo eta nekazaritza ohituretan lokaborismoa eta agroekologia indarra hartzen ari dira, saski ekologikoen hamaika zirkuitu laburrak zein Ekolapikoa bezalako ekimenak kasu. Nahiz eta kontsumo joeretan aldaketak ematen hasi diren, gure elikadura ohiturak ez dira iraunkorrak eta elikagai horien zati oso garrantzitsu bat ehunka kilometrotara ekoizten da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.