AEB-ak

Trumpek presio egin die demokratei harresia baimendu dezaten, herritarrei zuzendutako hitzaldi batean

AEBen hegoaldeko mugan "segurtasun krisi eta krisi humanitario" egoera dagoela ziurtatu du. Alderdi Demokratari leporatu dio konponbidea eragoztea.

Donald Trump AEBetako presidentea, bart, Etxe Zuriko bulegotik telebistaz egin zuen hitzaldian.
Donald Trump AEBetako presidentea, bart, Etxe Zuriko bulegotik telebistaz egin zuen hitzaldian. Carlos Barria/EFE

Gorka Berasategi Otamendi -

2019ko urtarrilak 9

Telebistaz eta prime time ordutegian, estatubatuarrei mintzatu zaie Donald Trump AEBetako presidentea, eta ohartarazi die guztiz beharrezkoa dela herrialdearen eta Mexikoren arteko mugan murru bat altxatzea. Trumpek 5.000 milioi dolar erabili nahi ditu horretarako, baina demokratek kontrolpean dute Kongresua, eta horrek ez dio gastu hori baimentzen. Hori dela eta, gobernua ixtea erabaki zuen Trumpek abenduaren 16an. Itxita jarraitzen du geroztik.

"Gobernua itxita egoteko arrazoi bakarra dago: demokratek mugako segurtasuna finantzatzeko eman duten ezezkoa", adierazi du presidenteak. Estu hartu nahi du Trumpek Alderdi Demokrata, hark amore eman eta murrua finantzatzea baimendu dezan.

Etxe Zuriko bulegotik eginiko hitzaldi horretan, hilketekin, gaizkileekin eta droga trafikoarekin lotu du Trumpek legez kanpoko migrazioa. AEBetara ustez legez kanpo sartutako migratzaileek egindako hainbat hilketaren zerrenda errepasatu ostean, galdera egin du: "Zenbat odol gehiago isuri behar dute estatubatuarrek Kongresuko ordezkariek beren lana egin dezaten?".

Trumpek ziurtatu du legez kanpoko migrazioak lanpostuen eta soldaten murriztea eragiten duela. "Ez daukagu toki nahikorik haiek atxikitzeko, eta ez daukagu modurik beren herrialdeetara berehala lekualdatzeko", gaineratu du.

Bestalde, harresiaren eraikuntza "zeharka" finantzatuko dela ziurtatu du presidenteak. Kostua AEBek Mexikorekin adostu duen merkataritza hitzarmen berriaren bidez ordainduko da, Trumpen esanetan.

AEBetako gobernuburuak hegoaldeko muga bisitatuko du bihar. Aurretik, ordea, demokraten ordezkariekin bilduko da.

Demokratek gobernua berriz irekitzeko eskatu diote Trumpi, eta mugako segurtasunari buruzko elkarrizketekin jarraitzera deitu dute. "Askatasunaren estatuak izan behar du Amerikaren sinboloa, eta ez bederatzi metroko harresiak", adierazi du Chuck Schumer demokraten senatari taldeko buruak.

Nancy Pelosi Kongresuko presidente demokratak salatu du Trumpek “bahitu” hartu dituela estatubatuarrak. “Presidenteak beldurra aukeratu du”, nabarmendu du.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

 ©BERRIA

«Transmisio komunitario bat daukazunean, ezin da telefono bidez kudeatu»

Jon Ordoñez Garmendia

Epidemia betean harrapatu dute hauteskundeek Ordizia, eta kezkatuta dago Ezenarro. Arriskuaz ohartarazi arren, neurri bereziak hartuta egingo dituzte bihar. Erakundeen babesa eta mahai tekniko bat sumatu ditu faltan.

Suediako Karolinska Ospitale Unibertsitarioaren kanpoaldean larrialdietarako denda bat, martxoan. ©ANDERS WIKLUND / EFE
Bi lagun, terraza batean eserita, Orion. ©JON URBE / FOKU

Nork agindu tabernetan

Aloña Beraza Peña Irati Urdalleta Lete

Ordiziako taberna batetik zabaldutako fokuak piztu ditu alarmak aste honetan. Su gehiago ere ari dira pizten, Tuteran, Gasteizen... Tabernariak eta kudeaketan dabiltzanak kezkatuta daude.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna