Ustezko erasoa

Arabako Ciudadanoseko zinegotzi ohi baten okindegiaren kontrako erasoa muntaketa bat izan ote zen ikertzen ari da Ertzaintza

Guardian gertatu zen ustezko erasoa, urriaren 25ean. Su eman zioten okindegiari, eta jabearen kontrako mehatxuak agertu ziren.

Mateo okindegia kiskali egin zen 2018ko urriaren 26an.
2019ko urtarrilaren 9a
14:11
Entzun

Ertzaintza urriaren 25ean Guardian (Araba) Ciudadanoseko zinegotzi ohi baten okindegian izan zen sutea ikertzen ari da. Ez, ordea, hasiera batean uste zen bezala eraso bat delakoan, baizik eta muntaketa bat delako hipotesiarekin. Egun horretan, su eman zioten Jose Manuel Mateo Guardiako Ciudadanoseko zinegotzi ohiaren okindegiari, eta Mateoren kontrako mehatxuak agertu ziren.

Sutearen biharamunean, zinegotziak salaketa bat jarri zuen ertzain etxean, nahita piztutako sua izan zela adieraziz. Motibazio politikoko eraso bat zela zen hipotesi nagusia hasieran, baina Ertzaintzak uste du helburu ekonomikoa duen muntaketa bat izan litekeela. 29 urteko gizonezko bat ikertzen ari da hipotesi horrekin lotuta.

Sua 00:45ean piztu zen, Guardiako industrialde batean Mateok dituen instalazioetan. Okindegia eta gozogintza lantegia ditu han.

Mateok 2015eko bozetan eskuratu zuen zinegotzi kargua. Ciudadanoseko zinegotzi bakarra zen, baina alderditik atera eta talde mistoan geratu zen 2016ko azaroan. Aurretik PPko kide izandakoa da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.