Albistea entzun

ISTRIPUA

Hegazkin batek istripua izan du Hernion, eta gorpu bat aurkitu dute

Hegazkina guztiz txikitu eta kiskali da; Zelatundik gora izan du istripua, mendiaren kontra jota. Portugalen aireratu da eta Hondarribian lurreratzekoa zen. Uste zuten bi bidaiari zihoazela aireplanoan, baina gorpu bat aurkitu dute gaur, eta orain ez daude seguru bigarren bidaiari bat ba ote zihoan.

Berria -

2019ko urtarrilak 9 06:58

Hegazkin arin batek istripua izan du gaur arratsaldeko lehen orduan Errezilen (Gipuzkoa). Urola eskualdeko suhiltzaileek aurkitu dituzte hegazkinaren arrastoak, eta BERRIAk baieztatu ahal izan duenez, hegazkinean zihoan bidaiarietako baten gorpua aurkitu dute. Hasierako berrien arabera, bi bidaiari zihoazen aireplanoan; bigarren bidaiari horren bila aritu dira erreskate taldeak, baina iluntzearekin batera, bertan behera utzi dute operazioa. Bihar jarraituko dute lanean.

Portugalgo albiste agentzien arabera, Tiresko aeredromotik abiatu da hegazkin arina, Cascaistik (Lisboa ondoan). Airekoak Erresuma Batuko matrikula zuela ere zehaztu dute, eta litekeena dela bidariariak ere ingelesak izatea. Baina oraindik ez dituzte baieztatu informazio horiek guztiak.

Zelatundik gora Herniora bidean oinez joateko bidean gora aurkitu dituzte erori den hegazkinaren arrastoak. Erreskate taldeak oinez igo dira haraino. Helikopteroz ere aritu dira bila, baina inguru hori oso lainotuta egon da eta airetik ezin izan dute ezer askorik ikusi.

Lur hartzeko zorian

Hondarribian lur hartzekoa zen aireplanoa. Baina aireportu horretan 13:50ean galdu dute hegazkinaren seinalea, eta antza denez, baserritar batek ohartarazi ditu larrialdi zerbitzuak, leherketa handi bat entzun duela esanez.

Arratsaldeko 15:00ak inguruan eman du Sos Deiak-ek galdutako hegazkinaren gaineko abisua. Berehala jarri da erreskate taldea lanean, eta hainbat anbulantzia bidali dituzte Zelatunera. Ertzainak, suhiltzaileak eta medikuak igo dira.

Hegazkina 15:30ean aurkitu dute, Zelatundik Herniora igotzeko bidean. Hegazkinaren egitura nagusia aurkitu dute, eserlekuak eta, baina "txikituta" aurkitu dutela adierazi diote BERRIAri Ertzaintzaren iturriek. Sos Deiak-ek zabaldu duen bideoan ikusten da hegazkina kiskalita eta guztiz txikituta gelditu dela.


Hernion istripua izan duen hegazkin arinaren arrastoak. / UVR Ertzaintza.

Hegazkin arinen istripuak ez dira ezohikoak Euskal Herrian. 2003. urtetik gutxienez hemeretzi lagun hil dira bederatzi istriputan. Horietatik azkena pasa den irailean gertatu zen, Tuteran (Nafarroan). Orduko horretan ez zen, ordea, hildakorik izan. Hildakoak eragin zituen azken hegazkin istripua 2016ko maiatzean gertatu zen, Arbizun (Nafarroa). Hiru lagun hil ziren.

Hauek dira azken urteetan hildakoak utzi dituzten aireko istripuak:

-2003ko apirila: Orokietan (Nafarroa). Bi hildako.
-2003ko ekaina. Sierra Salvadan, Maroñon (Araba). Bi hildako.
-2006ko martxoa. Labion (Nafarroa). Bi hildako.
-2006ko urria. Guardian (Araba). Hiru hildako.
-2010eko urria. Alkurruntzen, Amaiurren (Nafarroa). Hiru hildako.
-2011ko urria. Amurrion (Araba). Bi hildako.
-2013ko abuztua. Milagron (Nafarroa). Bi hildako.
-2016ko maiatza. Arbizun (Nafarroa). Hiru hildako.
-2019ko urtarrila. Errezil (Gipuzkoa). Gutxienez, hildako bat.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Lehen mailako artako kontsultak atzeratuko ditu Osakidetzak

Lehen mailako artako kontsultak atzeratuko ditu Osakidetzak

Arantxa Iraola-Irati Urdalleta Lete

Osasun sailburu Gotzone Sagarduik egin du jakinarazpena: «Aparteko larritasuna ez duten» kontsultak atzeratuko dira.

Baionako txertaketa gunea, artxiboan ©Guillaume Fauveau

Pfizer dosiak ez ote diren faltako beldur dira txertaketa guneetako langileak

Oihana Teyseyre Koskarat

Eskualdeko Osasun Agentziak hobetsi du Moderna txertoak banatzea. Baionako txertaketa guneko langileek lana uzteko eskubidea aldarrikatu dute, pazienteei «gardentasuna zor» zaielakoan.

5-11 urte arteko haurren txertaketa onetsi du Espainiako Osasun Publikoko Batzordeak

5-11 urte arteko haurren txertaketa onetsi du Espainiako Osasun Publikoko Batzordeak

Arantxa Iraola-Irati Urdalleta Lete

Hilaren 15etik aurrera autonomia erkidegoek haurrak txertatzen hasi ahal izango dutela jakinarazi du

Munilla meza ematen Azpetian (Gipuzkoa), 2019an. ©Javier Etxezarreta / EFE

Donostiako apezpikutza utziko du Jose Ignacio Munillak

Paulo Ostolaza

Ia hamabi urte egin ditu karguan. Alacanteko (Herrialde Katalanak) gotzaina izango da aurrerantzean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.