Sutea

Fagor Ederlanen Tafallako lantegia hustu egin dute sute batengatik

Fundizio ataleko makina batek su hartu du 22:00ak aldera. Suhitzaileek lau orduz jardun dute sua itzaltzeko.

Fagor Ederlanen Tafallako lantegia.
Fagor Ederlanen Tafallako lantegia. Jesús Diges/EFE

Berria -

2019ko urtarrilak 10

Tafallako (Nafarroa) Fagor Ederlanen langileek lantegia utzi behar izan zuten atzo gauean, sute baten ondorioz. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, enpresak lantegiko fundizio atalean jarri duten makina berri batek hartu du su. Ez da zauriturik izan.

Sua itzaltzeko, lau orduz aritu dira lanean suhiltzaileak. Tafallako, Cordovillako (Nafarroa) eta Azkoiengo (Nafarroa) parkeetako suhiltzaileak bertaratu dira. 01:30ak aldera itzali dute sua. Aireztatze, freskatze eta zaintza lanak 02:20an amaitu dituzte.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna