Ikurrak

Espainiako banderaz bete dute Hondarribiko pilotalekua, eta udalak kentzeko eskatu du

Espainiako uso mezularien erakusketarako jarri zituzten Espainiako banderak, eta jada aldatu dute dekorazioa.

2019ko urtarrilaren 10a
12:33
Entzun

Hainbat herritarren kexa jaso du Hondarribiko Udalak, Espainiako uso mezularien erakusketarako udal pilotalekua nola atonduta zegoen ohartu direnean. Espainiako banderaz bete dute antolatzaileek frontoia, eta berehalakoa izan da erreakzioa. Udalak Espainiako banderak erretiratzeko eta haien ordez ikurrinak jartzeko eskatu die. Antolatzaileek aldatu egin dute pilotalekuaren dekorazioa.

Espainiako Usozale Federazioak antolatu du erakusketa Hondarribian. Hilaren 8tik 13ra bitartean, uso mezulariak ikusgai izango dira, eta Espainiak Olinpiar Jokoetara bidaliko duen taldea aukeratzeko jardunaldia egingo dute.

Twitterren Hondarribiko Udalari galdetu diote ea ez duen teknikari batek gainbegiratzen udal eraikin batean egiten den ekitaldi oro, eta udalak erantzun dio baietz, hala egiten dutela baina horretaz arduratzen den udal langilea oporretan zela Espainiako banderak jarri dituztenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.