Enpresak

Barakaldoko H&M denda ixteak 34 langileri eragingo die

Kateko beste saltokietara joateko eskainiko die Suediako multinazionalak.

Iker Aranburu.
2019ko urtarrilaren 10a
13:03
Entzun

Asteazken arratsaldean jakinarazi zuen H&Mk Espainiako adarreko sei denda itxiko dituela. Horietako bat da Barakaldoko Max Center merkataritza gunean dagoena.

Sindikatuek gaur azaldu dutenez, 34 langile aritzen dira saltoki horretan, guztiak emakumeak.

Denda urtearen lehen erdian itxiko dute, eta beste saltokietara joateko eskainiko die Barakaldoko langileei, eta beste bost dendetan enplegua galduko duten 111 beharginei.

Suediako enpresak "merkatuaren bilakaera naturalari" egotzi dio denden itxira. "Modaren industria oso bizkor aldatzen ari da, eta bezeroen eskarietara moldatu behar dugu", azaldu du. Gogorarazi duenez, denda berriak ireki zituen 2018an —bakar bat ere ez Euskal Herrian—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.