Ezbeharra

54 urteko langile bat hil da Arcelor Mittalen, lanean ari zela

ELAk jakinarazi duenez, Etxebarriko enpresan ari zen beharrean, eta ospitalera eraman zuten "ondoezik" sentitu ondoren. ELAko afiliatua zen.

Etxebarriko Arcelor Mittal enpresa. LUIS JAUREGIALTZO, FOKU
2019ko urtarrilaren 10a
16:37
Entzun

2019ko lehen "lan instripu ez-traumatikoa" salatu du ELAk. 56 urteko langilea da hildakoa. Etxebarriko (Bizkaia) Arcelor Mittal enpresan ari zen lanean. "Ondoeza sentitu zuen, eta enpresako medikuek ospitalera bideratu zuten", sindikatuak azaldu duenez.

ELAk babesa eta elkartasuna adierazi die senide eta hurbilekoei, baita enpresako langileei ere. "Aurreko urteetan ikusi dugun bezala, lan istripu ez traumatikoek gorakada itzela izan dute azken urteotan prekarietate eta lan baldintzen okertzearen ondorioz", esan dute: "Administrazioek eta prebentzioan aritzen diren instituzioek ere datu larri hauen atzean zer dagoen ikertu beharko lukete". Egoera horiek gainditzeko, "antolatzera eta mobilizatzera" deitu ditu ELAk Euskal Herriko langileak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.