Venezuela

Agintaldi berria hasi du Madurok

Auzitegi Gorenean egin dute presidentearen kargu hartze saioa, parlamentua desmen egoeran dagoelako.

Salvador Sánchez Céren El Salvadorko presidentea; Evo Morales, Boliviakoa; Nicolas Maduro, Venezuelakoa; eta Miguel Díaz-Canel, Kubakoa.
Salvador Sánchez Céren El Salvadorko presidentea; Evo Morales, Boliviakoa; Nicolas Maduro, Venezuelakoa; eta Miguel Díaz-Canel, Kubakoa. @DiazCanelB

Mikel Rodriguez -

2019ko urtarrilak 10

"Hemen nago, zutik, gure aberria etorkizun hobe batera eramateko prest". Nazioartetik inoiz baino presio gehiago jasan badu ere, Nicolas Maduro presidenteak hasi du bigarren agintaldia. Latinoamerikako hamabi estatuk, AEBek, Kanadak eta EB Europako Batasunak agintea ez hartzeko ohartarazi diote Madurori, maiatzeko hauteskundeak garbiak izan ez zirela iritzita. Venezuelako Gobernuak salatu du herrialdean esku hartu, eta gobernua indarrez aldatu nahi dutela herrialde horiek.

Madurok hitzaldian salatu du "muturreko eskuin baten, eskuin faxista baten eraso bortitza" ari dela jasaten haren gobernua. Presidentearen ustez, Venezuelako eskuinak "Latinoamerika osokoa kutsatu du". "Begira Brasil, [Jair] Bolsonaro bezalako faxista baten hazkundearekin. Lagun brasildar batzuek erraten ziguten exajeratu egiten genuela Venezuelako eskuindarrei faxista erratean. Orain ikusi dute ez dela hala". 

Sei estatuk bidali dituzte haien agintari gorenak kargu hartze ekitaldira —Boliviako, Kubako, Nikaraguako eta El Salvadorreko presidenteak, eta Saint Vincent eta Grenadinetako eta Saint Kitts eta Nevisko lehen ministroak—, eta bertze 94 herrialdetako ordezkaritzak ere ekitaldian izan dira, Madurok berak erran duenez. Abkhaziako eta Hego Osetiako buruzagiak ere joan dira Caracasera, Venezuelako Gobernuak gonbidatuta —NBE Nazio Batuen Erakundean onarpenik ez duten de facto-ko estatu independenteak dira—.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna